
Gaur bezalako egun batean, 1976ko martxoaren 24an, zazpi urte eta erdiz luzatu zen errepresio gau luze batean murgildu zen Argentina. Egun horretako Estatu-kolpeak Maria Estela Martinez de Peron, Isabelita, presidente kargutik kendu zuen, eta Jorge Rafael Videla, Emilio Massera eta Orlando Ramon Agosti buru zituen Batzar militarra ezarri zuen.
Argentinakoa Latinoamerikako diktadurarik odoltsuena izan zen, XX. mendearen bigarren erdian sozialismo aurrekarien aurkako mugimendu orokor baten adierazle odoltsuena. Francesca Lessak, Oxford unibertsitateko irakaslea eta ‘Los juicios del Cóndor’ liburuaren egileak, argi adierazi zuen 2023 urtean GARAn egindako elkarrizketa batean: 1976ko martxoaren 24eko estatu kolpea honekin osatu zen Hego Konoko diktaduren mapa. Testuinguru horretan kokatzen du Condor Plana; hau da, Brasilek, Argentinak, Uruguaik, Paraguaik eta Boliviak 1975eko azaroan, Txileko Santiagon egindako bilera batean, onartu zuten koordinatutako errepresio sistema zorrotza.
Eta Mileiren Gobernuari buruz, zer esan? Senatuak Memoria, Egia eta Justiziari buruz onartu berri duen proiektua da era bat deskafeinatua. Giza Eskubideen aldeko erakundeek, horien artean Maiatzeko Amonek, dei egiten diete argentinar gizarteari, erakundeei, sindikatuei, hezkuntza-komunitateari eta gizarte zibileko erakundeei ‘Zapiak loratuko dira’ kanpainarekin bat egin dezaten. «Argentinako diktadurarik krudelenetik 50 urtera, estatu terrorismoa ukatu edo justifikatzen tematuta dagoen gobernu baten aurrean», gizarteari zapi zuriak egitea proposatzen diete eta esaldi, izen, sinbolo, marrazki, lore, brodatu, marraztu eta itsatsiekin esku hartzea.

