1976ko martxoaren 27an, orain dela 50 urte, "24 orduak euskaraz" ekitaldia ospatu zen, Jose Ramon Belokik bultzatuta eta Herri Irratiak euskararen presentzia publikoa aldarrikatzeko antolatuta. Jardunaldian zehar mahai-inguruak eta elkarrizketak eskaini ziren Euskal Herriko kultur munduko figura nabarmenetako batzuekin. Iluntzean, musika jaialdi jendetsua izan zen Donostiako Udal Kirol Jauregian: Jean Mixel Bedaxagar, Robert Duhalde, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Peio Ospital, Pantxoa Carrere, Mikel Laboa, Gorka Knörr, Hibai Rekondo, Gontzal Mendibil, Lupe, Jose Angel eta Joxe Mari Irigarai anaiak, Artze anaiak, Iturengo Ttuntturroak, Oskarbi, Baztan Mutil-dantza, Laja-Iturbide eta Sakabi-Egañazpi, besteak beste. Antolatzaileen arabera, 13.000 pertsona inguruk bete zuten kiroldegia, garaiko kultur hitzordu handienetako batean. Kontzertuan ikurrinak erakutsi ziren, garai hartan legez kanpokoak zirenak. Arturo Delgado argazkilariak gure herriaren oroimen bisualerako gau hartako testigantza grafiko baliotsua utzi zuen, jendez gainezka zegoen aretoaren irudiekin eta artista askoren erretratuekin. Jaialdiaren kartela Jose Luis Zumetak diseinatu zuen.
Jaietako gorputzen politikak

«Lehen dena ziren enpresa ttikiak eta horien inguruan segitu dugu, bertako produktuekin»
Itsututa

Maratoian bi ordutik jaistea lortu dute, baina lasterketa ez da hor amaitzen










