Gaur 8

Duela 415 urte zendu zen Estibalitz Sasiola, lehen euskal emakume poeta

Estibalitz Sasiola edo Sasiolakoa (Deba, 1550 baino lehen – 1611ko apirilaren 16a) Deban oraindik zutik dirauen Sasiola etxe nobleko alaba zen. Joan Perez Lazarragakoaren eskuizkribuan jasotako hiru olerki bereak direla dirudi; beraz, euskal idazleen artean lehen emakume olerkaria izango litzateke.

Lazarragaren eskuizkribua.
Lazarragaren eskuizkribua. (Raul BOGAJO | FOKU)

2004. urtean euskal literaturarako aurkikuntza itzela gertatu zen: Madrilen Borja Aginagaldek, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko zuzendariak, Joan Perez Lazarragakoaren (1548-1605) XVI. mendeko eskuizkribua topatu zuen. Lazarraga Larrea dorretxe arabarreko jauna zen eta garaian Olerkaria bezala ezagutzen zen.

Liburu hau eskuz idatzita dago eta liburuaren atzeko aldean badira Lazarragakoaren ez den bigarren esku batek idatzitako hiru olerki. Lehen olerkiaren goiko aldean egileari buruzko azalpen zehatza ematen digute: ‘De la Señora Maria Estibaliz de Sasiola’.

Sasiola Debako etxe noble zaharra zen, gaur oraindik zutik dirauena. Sasiola etxea boteretsua izan zen. Han sortutakoa zen Martin Otxoa Sasiolakoa, Gaztelako kondestablearen idazkari izan zena, 1539ko urriaren 25ean. Han bertan jaiotako zen ere Estibalitz Sasiola, kultura handiko emakumea, Urrezko Mendeko hiru poema erromantiko idatzi zituela uste da; beharbada, emakume batek euskaraz idatzitako lehenak.

Estibalitz Sasiolakoa, Patri Urkizuk emandako datuei jarraiki, debarra zen, 1550. urtea baino lehen jaioa eta 1611n zendua. Emakume noblea zenez gero, bazekien irakurtzen eta idazten. Bereak dira, beraz, Joan Perez Lazarragaren liburuan, amaiera aldean agertzen diren maitasunezko hiru olerki: ‘Lecu on bat da Escoçia’, ‘Elai lelo ibai lelo’ y ‘Mendi altuan erurra daidi’.