
Udaberriarekin Arraño mendiak bere altxorrik ederrena du ikusgai, berton loratzen baitira Laudioko 27 orkidea basati espezieak. Bada naturak eskaintzen duen ikuskizun horren inguruan, jarduera sorta bat prestatu du Laudiokoloreak elkarteak Udalarekin elkarlanean.
‘Orkideen artean’ ziklo berria maiatzaren 8an abiatuko da Arrañoko larretan, La Familia Inventada antzerki taldeak eskainiko duen bisita antzeztuarekin. Marrazki tailerrak emango dio jarraipena programari maiatzaren 31n, bereziki familiei zuzendutako jarduera batekin.
Susana Corbella sortzaile laudioarra eta Anitza Arte eskolako zuzendariak gidatuko du hiru orduko iraupena duen hitzordua, eta hala nahi dutenek orkideei buruzko idazketa tailer bat egiteko aukera izango dute ekainaren 4an, Txani Rodriguez idazle laudioarren ekutik, 18.00etatik aurrera.
«Altxor ezkutu hauek identifikatzeko formakuntza txiki bat» prestatu dute, halaber, Oier Frias biologoaren laguntzarekin. Hiru ordu iraungo duen jardueraren inguruko informazioa jasotzeko edota izena emateko 651703 137 Whatsapp zenbakira idatzi beharko da.
Programazioa osatzeko, maiatza eta ekainean zehar Laudioko kaleek ‘Arrañoko orkidea basatiak’ erakusketa hartuko dutela iragarri dute. formato handiko erakusketa Herriko Plazan izango da.
