
Egizu eta Bizarra Lepoan elkarteek Udalaren laguntzarekin antolatuta, maiatzaren 21ean ‘Berbodromoa, Irune Etxebarria Atxaren omenez’ ekitaldiaren Xv. edizioa egingo dute Getxon. «Euskara indartzea eta indar erakustaldia egitea» helburu duen ekimena goizez Romon egingo da, eta Algortan arratsaldez.
«Ohi bezala, euskara ikasten ari direnak, euskaraz hitz egiteko aukera gutxi dutenaketa euskaldunak elkartuko ditu taldeka» ekimenak, «euskaraz eta euskara partekatzeko, jai giroan eta giro atseginean».
Azaldu dutenez, bost pertsona egongo dira talde bakoitzean, dinamizatzailea eta lau lagun, eta zehaztutako gaien inguruan 15 minutuz hitz egin beharko dute. Gai baten eta bestearen artean, mahaiz mugituko dira parte harztaileak, mintzakideak aldatuz.
Edizio honetan hurrengoak dira mintzagai jarriko dituzten gaiak: ‘Leku zatar eta ederren kokapena partekatu?’, ‘Korrikaren ostean zer?’ eta ‘Kultura geldirik dago ala etengabe aldatzen doa?’.
Berbodromoaren inguruan, gainera, Jolasdromoan jolasteko aukera ere izango da, «edozein maila izanda», eta 19.30ean, Kantujira izango da Algortan.
Goizeko txandanbi saio izango dira: 09.00etan eta 11.00etan Santa Eugenia Plazan; eta arratsaldean, 18.00etan abiatuko da ekimena San Nikolas plazan.
Izena emateko telefono zenbaki bat eman dute: 619 93 55 41, eta baina webgunean ere egin daiteke edo hasi aurretik plazan bertan.
Kasketa euskarafoboak
Erabileraren obsesioa

«Langile batek urtean egiten dituen orduak guk sei hilabetetan egiten ditugu»

«Abesti-omenaldi hau grabatzea niretzat zirkulu bat ixtea bezalakoa izan da»
