GAUR8

Udaberriarekin heldu da urubioen txitaldi berri bat Oreretara

Errenterian, errekasto baten ondoko baso txikian jarritako habia-kutxa batean urubioen bi txita jaio dira udaberrian. Egiten ohi duen moduan, haien irudi ederrak partekatu ditu Pareka Bizirik Kukulunbera kolektiboak.

Oreretan, errekasto baten aldameneko basotxo batean urte osoan zehar bizi den urubio bikote batek bi txita egin ditu Parkea Bizirik Kukulunbera kolektiboak jarritako habia-kutxa batean. Taldeak berak eman du txitaldiaren berri, ohiko irudi ederrak zabalduz.

Albistearekin batera, habia-kutxaren jarraipenarekin lotutako hainbat datu partekatu ditu. Horrela, jakinarazi du otsailaren hasieran egindako ikuskapenean antzeman zituztela bi arrautza jarrita zituztela, «inkubatzen hasiak». Apirileko bisitan, txita biak ikusi ahal izan zituzten, elkarren ondoan eta ondo elikatuta.

Urubi arrunta espeziekoak dira, ‘strix aluco’ izen zientifikoan, eta azaldu dutenez, natura zikloaren beste zenbait protagonista ageri dira, bildu duten informazio garfikoan. Izan ere, «xixt batean egindako bideograbazioan», txantxangorriaren txioak entzun daitezke, baita eskinosoen karrankak ere. «Eskinosoek urubien txitak jipoitzera eta birrintzera, sartu nahi dute... haien erraiak irentsiz gozatzeko. Baina horrek denbora eta eskandalua dakartza; kutxaren barrunbean amesten duten sarraskia», eta kutxan sartuz gero «‘sagu-zuloa’ ere bilaka daiteke, txiten gurasoen atzaparren eta mokoen mesedetan».

Habian, bitartean, «basasaguren, satorren eta txoritxoren hilotzak pilatzen dira, mundura iritsi berri diren urubioen txitek irents ditzaten zain».