
Miles Deewey Davis III.a (1926an Illinois-en jaioa eta 1991n Santa Monican hila) gizon konplexua izan zen, musikaren jeinua baina baita gizon zaila ere. Drogamenpekotasunean harrapatua egon zen urteetan. Beti iraultzailea musikari bezala, ondare artistiko ikusgarria uzteaz gain, ia mende erdian egin zuen lana funtsezko atala bihurtu zen XX. mendeko herri musikaren bilakaeran.
Esaten dutenez, 80ko hamarkadan Etxe Zurian egindako harrera batean, emakume gonbidatu batek galdetu zion ea zergatik ez zegoen jazza behar bezain bizirik Estatu Batuetan. «Jazza alde batera uzten dute hemen, zuriei denarekin geratzea gustatzen zaielako», bota zion tronpeta-joleak. Emakumeak erantzun zion: «Beno, baina zer egin duzu zuk hain garrantzitsu zure bizitzarekin? Zergatik zaude hemen ba?».
«Nik bospasei aldiz aldatu dut musikaren historia. Zuria izateaz aparte, zuk zeuk zer egin duzu garrantzitsu? Zuria izatea ez da niretzat garrantzitsua», erantzun zion Milesek.
Bi aldiz jo zuen Donostiako Jazzaldian Miles Davisek. Bat Anoetako Belodromoan 1984ko uztailaren 24an, John Scofield gitarra-jotzailearekin eta Al Foster bateria-jotzailearekin batera. Diotenez Miles Davis nahiko umore txarrean iritsi zen, baina eszenatokian moketa zegoela ikusi zuenean animatu egin omen zen. Entzuleek Davis eta gainerako musikarien hurbileko xehetasunak ikusi ahal izan zituzten Belodromoan instalatutako bideo-pantaila erraldoiei esker.
Zortzi urte beranduago, 1986ko uztailaren 26an, itzuli egin zen eta Trinitate plazan jo zuen.
2026aren uztailaren 22tik 26ra Donostian garatuko den Jazzaldiaren 61. edizioan gogora ekarriko dute, Miles Davis eta John Coltraneri omenaldia egingo baitzaie haien jaiotzaren mendeurrenean,

