Gaur 8

Hogei urte Israelek Libanon eragin zuen marea beltzetik

Gaur 20 urte, Libanoko Jiyehko zentral termikoak 30.000 tona fuel-olio astun isuri zituen Mediterraneora, Israelgo hegazkien bonbardaketa latzen ondoren. Eraso honek eragin zuen marea beltzak ingurumen-hondamendia eragin zuen, egun konpontzeke dauden eraginak sortu zituena.

30.000 tona petrolio isuri ziren Mediterraneo itsasora, Israelek Libanoko Jiyehko zentral termikoa bonbardatu zuelako.
30.000 tona petrolio isuri ziren Mediterraneo itsasora, Israelek Libanoko Jiyehko zentral termikoa bonbardatu zuelako. (WIKIPEDIA COMMONS)

2006ko Israel eta Libanoko Errepublikaren arteko gerraren barnean, uztailaren 14an eta uztailaren 15ean Israelgo Aire Armadak Jiyeh zentral termikoko biltegiratze-tangak bonbardatu zituen. Beiruteko hegoaldean kokatuta eta hiriburutik 30 kilometrora, suntsiketaren eraginez zentralak 30.000 tona petrolio isuri ziren Mediterraneo itsasora.

AEBen laguntzaz, Israelek Libano suntsitu eta ehunka biktima zibil eragin zituen eraso haietan. Petrolio isurketa bereziki larria izan zen, izugarrizko kalte ekologikoa eragin eta milaka izaki bizidun hil zituelako.

Al Jazeerak petrolio-isuriaren eskala Exxon Valdez-eko petrolio-isuriarekin alderatu bazuen ere, geroagoko egindako ebaluazio batek finkatu zuen isuritakoaren bolumena 15.000-30.000 tonakoa zela. Exxon Valdez-eko petrolio-isuria 42.000 tonakoa izan zen,

Dena den, Libanokoa izugarria izan zen. Kaltetutako kostaldea 150-170 km artekoa izan zen, larria oso. Marea beltzak kostaldearen heren bat hartu eta Siriako kostalderaino hedatu zen.

Are gehiago: Yacoub Sarraf Libanoko Ingurumen ministroaren arabera, Israelgo hegazkinek sua itzali nahi zuten suhiltzaileen lana eragotzi zuten. Horren eraginez, zentralaren biltegiak 10 egunez sutan egon ziren.

Isuriak Libanoko kostaldearen heren bati eragin zion. Hondartzak eta arrokak lohi beltz batez estalita gelditu ziren eta marea beltzak arrainak eta itsasoko beste animalia batzuk hil zituen. 

Ingurumen-ondorio anitz oraindik konpondu gabe dauden arren, Ekialde Hurbileko herrialde horrek oraindik ez ditu kalte-ordainak jaso.