Juantxo Egaña
Argazkilaria

Portugaleten bainua hartzen 1905ean

(EULALIA ABAITUA ALLENDE SALAZAR. EUSKAL MUSEOA. BILBO)

Eulalia Abaitua bilbotarrak egindako 1905eko argazki honek, hondartzako egun bat erakusten digu, Portugaleteko Jauzian. Abaituak beste argazkilari bat harrapatu zuen irudian, uretan haur talde bat erretratatzen ari zena. Lehen planoan zaindari bat ikusten dugu eszenari begira, eskuinean argazkilari ibiltaria tripodean duen kameraren ondoan, eta, atzealdean, Portugaleteko Burdinazko Kaia, Evaristo Txurruka ingeniariak proiektatua eta 1887ko irailaren 12an inauguratua. XX. mendearen hasieran, Salto hondartza zen Portugaleteko itsasertzean bainua hartzeko eta jendea biltzeko gune nagusia. Industrializazioarekin eta itsas joan-etorri etengabearekin, hareatza desagertu egin zen, portua etengabe handitu ondoren. Bere garaian, ordea, familiak bainatzera joateko baliatzen zuten gunea zen.