
Fronte Polisarioak «mobilizazio orokorrera» deitu du Saharan Marokoren okupazioari aurre egiteko. Urriaren 30ean amaitu zen Nazio Batuen Minurso misioaren agindua. Segurtasun Kontseiluak ez zuen Mendebaldeko Saharan erreferenduma antolatzeko misioaren agintaldia berritu; Ameriketako Estatu Batuen eta Marokoren proposamenari betoa jarri zion Errusiak, eta alderantziz ere berdina gertatu zen. Washingtonek eta Rabatek «bide bakarra autonomia» dela defendatu eta Minurso mantentzeko bere manamendutik autodeterminazio erreferenduma antolatzea kentzea exijitu zuten. Omar Hilale Marokok NBEn duen ordezkari iraunkorraren hitzetan, «Mendebaldeko Sahara marokoarra izango da denboraren amaiera arte». Larrialdiko bilera baten ondoren, Brahim Gali Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidenteak «mobilizazio orokorra» deklaratu du eta sahararrei dei egin die «etsaiaren konspirazio eta maniobra guztiei aurre egiteko prestatzeko». Fronte Polisarioak salatu du Maroko «indar inbaditzaileak» masiboki mugitzen ari dela «eskalada arriskutsuan». Testuinguru horretan, Nazio Batuei eta Afrikako Batasunari erantzukizunak hartzeko eta Rabati presioa egiteko eskatu die Galik, «bere intrantsigentzia amai dezan eta Mendebaldeko Sahara deskolonizatzeko nazioarteko komunitatearen ahaleginak oztopa ez ditzan».

«Gozagarria da euskaraz egindako produktu batek horrelako arrakasta izatea»

Xor eta Beltz, munduko zerua marratzen duten migrazio bidaien kontaketa eta hausnarketa

Behatxulotik, Euskal Herriaren memoria grafikoa biltzen duen herri albuma
Xalbadorri egindako txistuen murmurioa entzuten da oraindik, ia 60 urte ondoren

