03 AVR. 2025 - 12:55h Jaizkibel Zaldiketa Eskolak ikastaroak antolatu ditu Aste Santuko oporrei begira Aste Santuko oporraldiak baliatu eta naturan gozatzeko propopsamen berri bat plazaratu du Jaizkibel Zaldiketa Eskolak. Zaldi gainean ibiltzeko bost egunetako bi ikastaro antolatu ditu apirilean zehar, zaldizko berriak trebatzeko. Saioetan, gainera, zaldia prestatzen erakutsiko dute. Irudian, zaldizko gazte bat Zaldialdiaren lehen edizioan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) GAUR8 Aste Santuko oporretara begirako eskaintza berri bat plazaratu du Jaizkibel Zaldiketa Eskolak, zaldi gainean ibiltzen ikasteko saio berriak proposatuz. Eskolak zehaztu du ohar batean, berez ez direla soilik zaldian ibiltzen ikasteko entrenamenduak izango, zaldiak prestatzen ere irakatsiko baitzaie. Horren ondoan, nabarmendu dute ikastaroek planteatzen duten jarduerak, gainera, «naturan gozatzeko aukera» eskaintzen duela. Bi data, apirilean Gauzak horrela, bi ikastaro antolatu dituzte Aste Santuaren inguruko oporraldiei begira. Lehenengoa apirilaren 14an hasiko da eta hilaren 18ra arte iraungo du, zaldian eta zaldiarekin ibiltzen ikasteko bost egun eskainiz. Proposatutako bigarren ikastaroa apirilaren 21ean hasiko da eta hori ere bost egunetakoa izango da, hilaren 25era arte. Ikastaroen prezioak zehaztu dituzte. 140 eurokoa da astebeteko ikastaroaren prezioa klubeko bazkideentzat, eta 181 eurokoa bazkideak ez direnentzat. Izen-ematea klubeko idazkaritzaren bidez egin behar da, 943 619 015 edota 630 077 729 telefono zenbakietara deituta. Aipatutako ekitazio ikastaroez gain, mendietan ibilaldiak eta zaldizkoak trebatzen ditu tekniketan eta zaldien zaintzaren arloan.