GAUR8

Abuelas de Plaza de Mayo kolektiboak 140. biloba aurkitu du

1976. urtean Argentinan hasi zen diktaduraren ondorioz, hamarmilaka persona hil eta desagertarazi zituzten, baita ere haurrak bahitu ere. Horietako askok euren iraganaren berririk ez dute oraindik, eta Abuelas de Plaza de Mayo kolektiboari esker horietako batzuk identifikatzea lortu dute.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Argentinako diktaduran jaioa, bere amaren besoetatik lapurtua izan zen. 48 urte geroago eta DNA frogei esker, identifikatu ahal izan dute ‘140. biloba’ deiturikoa.

Abuelas de Plaza de Mayo kolektiboa euren haurtxo galduak bilatzen pasa dituzte ia bost hamarkada. Diktaduran zehar erregimenaren aurkako familietan jaiotako ehundaka jaioberri bahitu zituzten. Ordutik, euren familiek ez diote bilatzeari utzi.

Adriana Metz da "140. bilobaren" arreba. Urte asko pasa ditu bere bila, eta astelehenean berarekin telefonoz hitz egin ahal izan zuen lehen aldiz. Abuelas de Plaza de Mayoko kideei esker izan da posible bera topatzea.

Anaiaren identitatea ez dute publiko egin, bere pribatutasuna babesteko.

«Gaur Graciela Alicia Romero eta Raul Eugenio Metzen semeari ongietorria ematen diogu», esan zuen Adriana Metzen alboan eseritako 94 urteko Estela de Carlottok, kolektiboko presidenteak.

Desagertutako gizona aurkitzeko Identitate Eskubidearen Batzorde Nazionalean eta Datu Genetikoen Banku Nazionalean dagoen informazioaz baliatu dira. Horri esker jakin izan dute zer gertatu zen "140. bilobarekin".

Bere gurasoak Bahia Blancako aktibista politikoak ziren. Amak ekonomia ikasi eta talde gerrillero marxista batetan sartu zen Metzekin batera, ezkondu baino pixka bat lehenago. Adriana alaba jaio zen, eta ondoren, Graciela berriro haurdun zegoela etxean atxilotu zituzten 1976an.

Garai hartan hamarmilaka persona bahituak, atxilotuak eta torturatuak izan ziren.

1977ko apirilaren 17an Gracielak seme bat erditu zuen. Haurtxoa lapurtu egin zioten, alaba bizilagunek hartu zuten etxean gero aiton-amonengana eramateko. Gurasoak, berriz, torturatu egin zituzten desagertarazi arte. Hil egin zituztelaren susmoa dute.

Jada ez dago bakarrik

Adrianak ez zuen bere anaia ahaztu eta bera bilatzeari ekin zion, familiaren laguntzarekin, orain topatu duten arte. Berarekin harremanetan jarri ziren eta DNA froga egiteko prest agertu zen.

Neba-arreben artean izan zuten lehen telefono bidezko elkarrizketa horretan, anaiak kontatu zion Adrianari seme-bakar bezala hezi zutela, eta 400 kilometrora bizi dela. Bera besarkatzeko desiatzen dago.

«Garaipen bat da Metz Romero familiarentzat, baina baita ere gizarte osoarentzat, identitatea berreskuratzen duen biloba bakoitzarekin argia gehiago pizten delako», esan zuen Adrianak.

Carlottok bere biloba 2014. urtean aurkitu zuen. Bere ustez, 48 urteren ostean oraindik galdutako haurrak aurkitzen jarraitzeak erakusten du euren lana zein garrantzitsua den.

«Gure artean falta diren bilobak gure auzoetan bizi dira, gurekin egiten dute lan, gure kaleetan dabiltzate. Gertu daude. Babesa behar dute euren benetako jatorria zein den ezagutzeko pausoa eman dezaten», esan zuen elkarteko beste kide batek.