GAUR8

Zirkualde jaialdia Bilboko Errekalde auzora itzuliko da 18tik 20ra

Zirku arteen jaialdia Errekaldeko plaza hartuko du hilaren 18tik 20ra, ikuskizun anitzak eskainiz: akrobazia, malabareak, clown, txotxongiloak... El Fango kiroldegian izango den Dantza Bertikalen III. Topaketarekin abiatuko da programazioa.

Zirku garaikidearen diziplina guztiak uztartuko dituzten ikuskizunak daude programazioan. (June PRIETO | FOKU)

Bilboko Udalak Zirkualde zirku arteen jaialdiaren 16. edizioa antolatuko du Errekalde auzoan irailaren 18tik 20ra arte, eta sei taldek ikuskizun anitzak eskainiko dituzte publiko ororentzat, besteak beste, zirku tradizionala, akrobazia, malabareak, kaleko antzerkia, musika, clown, txotxongiloak, dantza akrobatikoa edo aireko jokoak.

Antolakuntzak jakinarazi duen EAEn Zirkualde zirkuko arteei buruz egiten den jaialdi bakarra dela, eta zirku garaikidearen diziplina guztiak uztartzen dituzten ikuskizun anitzak biltzen dituela nabarmendu dute.

Ekimena Bilboko Udalaren 2023-2033 aldirako Kulturako Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da. Plan horretan, besteak beste, kalitatezko kultura programazio egonkor eta anitza bermatzeko eta kultura jardueren deszentralizazioa bultzatzen jarraitzeko beharra jasotzen dira.

Bada, aurten ere, Zirkualde jaialdiko ikuskizunak Errekalde plazan izango dira, doan, eta Sweet Chilli Circus Company, Safire Hikari, Xampatito Pato, Spinish Circo, Manel Rosés eta Eunoia Kolektiva talde eta artistek eskainiko dituzte.

Era berean, Dantza Bertikalaren III. Topaketa egingo da irailaren 18an El Fango kiroldegian, jaialdiaren baitan, eta aireko dantzaren modalitate honetako bi erakusketa ireki eskainiko dituzte Cia. Du 'KtO eta Cie. Laterrateral taldeek.