27 NOV. 2025 - 17:08h Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko tirabira etengabea Ukrainako bake planaren inguruan Ukrainan bakea bermatzeko Errusiak betebeharreko exijentziak finkatu ditu Europak, baina Errusiak berretsi du ez duela atzera egingo gerrari amaiera emateko bere exijentzietan. Ez dago argi nola egin diezaiokeen presioa gaur gaurkoz Bruselak Moskuri. Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GAUR8 Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko tirabirak ez du etenik Ukrainako bake planaren inguruan. Yuri Ushakov Errusiako presidentearen aholkulariak eta AEBko bidali berezi Steve Witkoffekin telefonoz izandako elkarrizketa bat prentsara filtratu izanak are gehiago nahasi ditu negoziazioak. Bloomberg hedabideak zabaldu du transkripzio bidez urriaren 14an izandako telefono deiaren filtrazioa. Dei horretan, Witkoffek Ushakovi Ukrainarako bake plana elkarrekin lantzera deitzen zuen eta Donald Trump presidentea konbentzitzeko hainbat aholku ematen zizkion. Besteak beste «bakearen alde» Trumpek egindako saiakerak errekonozitzea iradokitzen zion edo prresidentea zoriontzea, agintzeko edukitzen ari den jarreragatik. Alegia, Trump goraipatzea eskatzen zion Witkoffek Ushakovi. Bloombergen arabera, Witkoffen helburua zen Trumpek ez baimentzea Ukrainari bidaltzea irismen luzeko Tomahawk misilak. Modu honetan, Witkoff errusiar interesen menpeko irudikatu du hedabideak. Errusiarentzat ordea, Witkoffen aurkako akusazio hauek, bakea oztopatzeko estrategia bat baino ez dira. Errusiako presidentetzako bozeramailearen arabera, AEB, Europa eta Ukrainako sektore jakin batzuek ez dute nahi Errusiarekin bake iraunkor bat bermatuko duen benetako akordiorik eta Witkoffen ustezko errusiazaletasunari dagokionez, Trumpek berak izendatu zuela kargu horretarako gogora ekarri du. Filtrazioaren edukia egiazkoa balitz ere, elkarrizketa horretan ez dela ezer txarrik esaten nabarmendu dute iturri berberek. Datorren astean Moskura joango da berriro Steve Witkoff, aldaketarik ezean, Vladimir Putinekin batzartzeko. Europaren baldintzak Bestalde, Ukrainan bakea bermatzeko Errusiak betebeharreko exijentziak finkatu ditu Europak. Errusiak bere armada eta aurrekontu militarra nabarmen murriztea exijitzen du EB-k. Ukrainan okupatutako lurralde guztietatik irten arte ez zegoela ezer negoziatzeko defendatu du orain arte. Baina egiari zor, orain arte baztertuak izan dira europarrak mahai negoziatzailetik. Mahai horretan bere lekua aldarrikatuz, posizio aldaketa bat eman da orain EB-n, hori bai, exijentzia oso gogorrak eginez Moskuri.