10 DéC. 2025 - 15:14h Azterketa garaian, EHUren Elbira Zipitria Zentroko gelak irekita egongo dira hamabi orduz Azterketa garaia dela-eta, hurrengo asteburuetan eta jai egunetan ikasteko gelak zabalduko dituzte hamabi orduz EHUko Elbira Zipitria Zentroan. Ikasteko guneen erabilerarako aplikazioaren bidez erreserba egin behar dela gogorazi dute EHUren iturriek. EHUko Elbira Zipitria Zentroa. (EHU) GAUR8 Gipuzkoako Campuseko Elbira Zipitria Zentroan, ikasteko gelak irekita egongo dira asteburuetan hurrengo asteetan. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) iturriek zehaztu dutenez, abenduko hurrengo hiru asteburuetan eta hilaren 29an eta 30ean egongo dira zabalik ikasteko guneak, Ondarreta Pasealekuko instalazioetan.Urtarrileko egutegiari dagokionez, 2tik 6ra egunero irekiko dituzte ikasteko gelak azterketa garaia dela-eta, baita 10 eta 11ko eta 17 eta 18ko asteburuetan ere. Aplikazioaren erabileraEHUtik ohartarazi dute, halaber, gelen erabilera egiteko beharrezkoa dela aldez aurretik erreserba egitea. QR4services aplikazioaren bitartez egin behar dute. Gogorarazi dute, era berean, «EHUko ikasleek bakarrik» eman dezaketela alta aplikazioan, eta beraiek bakarrik egin dezaketela Elbira Zipitria Zentroko ikasteko gelen erabilera.Ikasteko guneak hamabi orduz egongo dira zabalik. Goizeko 9.00etan zabalduko dituzte ateak, eta 21.00etan itxiko dituzte. Txandak QR4services-en webgunean argitaratuko dituztela zehaztu dute. Bestalde, gogorarazi dute gelara sartzeko aplikazioa irekita eduki behar dela, «sarreran dagoen arduradunak bere irakurgailuan txekeoa egin dezan».