
1916ko uztailaren 28an hil zen, Vichy herrian, Heraclio Fournier (Burgos 1849ko martxoaren 2a – Vichy, 1916ko uztailaren 28a). Karta-sorten ‘Midas erregea’ zen jada Fournier. Jatorri frantziarra zuen, Burgosen jaio zen arren, eta Gasteizen eraiki zuen bere ‘inperioa’.
Aitona Francois Fournier zuen, 1785ean iraultza aurreko Frantziatik, lasaitasun bila Burgosera joan zen inprimatzaile frantsesa. Ia mende bat beranduago, 1870eko maiatzaren 1ean, biloba Heraclio Nieves Partearroyorekin ezkondu zen eta lau alaba izan zituzten.
Gasteizera bizitzera etorri ziren, eta Arabako hiriburuan egin zituen, Plaza Berriko 5. zenbakian, lehenbiziko inprimaketa lanak. Egun ‘El Globo’ banatzailea dagoen lokalean ‘litografia eta saltokia’ jarri zituen, idazmahaiko objektuak saltzeko.
Izaera berritzailekoa zenez, inprimaketa prozesu berriak saiatu zituen bere karten kalitatearen eta arrakastaren bila. Nola gero eta eskari eta premia handiagoak zeuden, karta sorten lantegia hiriko leku batetik bestera mugitu zuen.
Foru kalean eta Floridan kartak egiten hasi zen. Urte batzuk geroago, beste lantegi bat jartzea erabaki zuen San Prudentzio kalean, 1882an, lekua behar zuen-eta makinentzat, eta horrela, gainera, bere karten gero eta eskari handiagoari erantzungo zion. Emakumeen lana oso garrantzizkoa zen.
Halaber, bulegoak, biltegia eta etxebizitza San Prudentzio kaleko oraingo 15 eta 17 zenbakira eraman zituen. Idazmahaiko objetuak eta kartak saltzeko denda bat ireki zuen Dato kalean, eta bi lokal horien eta San Prudentzio kaleko lantegiaren artean hiriko lehenengo telefono linea jarri zuen.
Heraclio Fournierren etxebizitza eta lantegia oin berriko eraikin batera lekuz aldatu ziren 1887an. Eraikin hori oraindik zutik dago Foru kalearen eta Manuel Iradier kalearen kantoian.

Espainol ez-nazionalista baten adierazpena (parodikoa, edo ez hainbeste)

«Motorra eta martxak aldatu behar zaizkio abertzaletasunari, softwarea aktualizatu behar da»

«Udan nabaritzen da jende gehiago dabilela, baina ez da garai batean bezala»
