
Gaur 35 urte, Uzbekistanen independentzia aldarrikatu zuen Islam Karimovek, orduko Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialistako presidente eta Alderdi Komunistako buruak. Abenduan egin ziren hausteskundeetan, nazio berriaren presidente atera zen Islam Karimov bera.
Oposizioak etengabeko irregulartasunak salatu zituen arren, hurrengo 25 urteetan Karimov boterean mantendu zen, 2016an hil zen arte. Shavkat Mirziyoyev da ordutik presidente berria.
35 urteotan, beraz, Uzbekistanek bi presidente baino ez ditu izan. Erdialdeko Asiako errepubliken eredu autokrataren isla da, liberalak arlo ekonomikoan eta sobietar garaiko boterearen bertikalaren oinordekoak.
Kultura aniztasun handiko herrialde multietniko honek –uzbekoak nagusi dira, baina badira taxikoak, kazakherak, errusiarrak, karakalpakak, tatariarrak, kirgizak, turkmenak, ukrainarrak eta korearrak ere– ez du itsasorako sarbiderik eta, menditsua den arren, lurraldearen %80 basamortua da.
Bere kokapen estrategikoagatik iraganean ezinbesteko pasabide izan zen Europa eta Asia artean merkataritza egiten zuten karabanentzat. Ondare historiko eta arkitektoniko izugarria du Zetaren Ibilbide zaharraren funtsezko zatia izan zelako. Samarkanda, Bujará eta Jiva hiri zaharren arkitektura ospetsua da mundu mailan.
Ez dago turismo askorik, beraz, baina bai beste motako diru sarbide bat: Uzbekistanek 1.000 milioi dolar baino gehiagoko petrolioaren eta gasaren merkatua baitu, eta gas naturala da hidrokarburoen baliabide nagusia.


