GAUR8

Gaur 70 urte hil zen Ortega y Gasset filosofo espainiarra

Gaur bezalako egun batean duela 110 urte hil zen Madrilen Jesus Ortega y Gasset filosofo ospetsua. Espainiako Errepublika aldarrikatu zenean Kongresurako diputatu hautatu zuten.

Ortega y Gasset irudian.
Ortega y Gasset irudian. (Wikimedia)

«Ni naiz ni eta nire zirkunstantziak» esaldi ezaguna Jose Ortega y Gasset filosofearena da, gaur bezalako egun batean duela 70 urte hil zen, urriaren 18 batean 72 urterekin. Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua ere izan zen.

Malagako jesuiten eskolan egin zituen lehen ikasketak, eta 1897-1898 urteetan Euskal Herrian ikasi zuen, Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Filosofian doktoratu ostean, Alemaniara joan zen ikastera eta «kantiar berrien» eragina jaso zuen. 

Espainiako gizartea eraberritzeko eta «europartzeko» beharra aldarrikatu zuen 98ko belaunaldiaren aldarriekin bat eginda. Beraien ustez, Espainiaren hondamen ekonomiko, soziala eta kulturala gainditzeko, ezinbestekoa zen modernizazioaren aldeko ahaleginak egitea. 1910an Metafisika katedratiko izendatu zuten Madrilgo Unibertsitatean, eta han eskolak eman zituen 1936 arte.

1931an, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, politikan sartu zen ‘Agrupación al servicio de la Republica’ alderdi politikoa sortuta. Kongresurako diputatu hautatu zuten. Eta Gerra Zibila hastean, erbestera jo zuen, 1945ean itzuli zen, eta hamar urte beranduago hil zen Madrilen.

Pentsamendua

Setio filosofikoa deitu zion bere metodo filosofikoari, orokortasunetik abiatuta zehaztasunera ailegatzean datza metodo hori. Eta lau epe esanguratsu nabarmentzen dira bere filosofia bizitzan: objetibismoa (1902-1914), zirkunstantzialismoa eta perspektibismoa (1914-1923), eta arraziobitalismoa (1923-1955).