
Lehen aldiz demokrazia berrezarri zenetik, Argentinako Defentsa ministroa militar bat izango da. Carlos Alberto Prestiren izendapena abenduaren 10ean izango da. Maiatzeko Plazako Amonek Javier Mileiren Gobernuaren erabakia gogor gaitzetsi dute, azken 42 urteetan egondako adostasuna apurtzeaz gain, memoriaren kontrako beste urrats bat delako. Prestiren aita, Roque Carlos Presti, diktaduran infanteriako erregimentuko burua izan zen La Platan, eta La Cacha, Pozo de Arana eta Bosgarren Komisaria atxiloketa zentro klandestinoak izan zituen bere gain. Besteak beste, 1976ko azaroaren 24ko Mariani-Teruggiren etxearen kontrako erasoa leporatu zioten. Bost pertsona hil zituzten eta horietako baten alaba, hiru hilabete eskas zituena, lapurtu egin zuten militarrek; Maiatzeko Plazako Amonek bere bila jarraitzen dute oraindik. Bestetik, Giza Eskubideen idazkariordeak, Alberto Bañosek, memoriaren errelato «osatuagoa» behar dela esan berri du Nazio Batuetan eta epaitegi batek Armadaren goi kargu baten kontrako ikerketa bat zabaldu du giza eskubideen urraketak frogatzeko garrantzitsuak izan zitezkeen frogak deuseztatzea agintzeagatik.

«Oraindik ikasten ari naiz, amonari baratzean laguntzen zion ume mukitsu hori naiz»

Miren Garbiñe de Diego, fotokazetaritzak badu etorkizuna

Elay Taldeak Mexikon 25 urte bete ditu, bere txikian irakaspen handiak utzita

