GAUR8

2025eko urtekaria banatzen hasi da UEMA, kide diren udalerrietako etxeetan

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide diren herrietan, 2025eko urtekaria jasotzen hasi dira herritarrak. UEMAk urtean zehar egindako urratsak, arnasguneei buruzko informazioa edota euskararen aurkako oldarraldiaren inguruko irakurketa biltzen ditu azken aleak, besteak beste.

‘Berripapera’ etxeetan banatzen hasi da UEMA.
‘Berripapera’ etxeetan banatzen hasi da UEMA. (UEMA)

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea abenduan urtekari modura plazaratzen duen argitalpena banatzen ari da kide diren udalerrietako etxebizitza guztietan. ‘Berripapera’ argitalpenaren 154.000 aleko tirada egin da, 2025eko abenduko zenbakia da.

UEMAk jakinarazi duenez, webgunean, sareetan eta Telegram kanalean mankomunitatearen jarduna jarraitzeko modua baldin badago ere, oraindik herritarren zati handi batengana heltzeko ezinbestekoa da informazioa paperean argitaratzea eta etxeraino banatzea.

Bada, helburu horrekin sortu zen UEMAren ‘Berripapera’, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen ildo eta ekimen nabarmenenak zabaltzeko.

Horrela, 2025eko abenduko zenbakian, urtean zehar UEMAk egindakoen nondik norakoak islatzen dira, hala nola arnasguneei buruzko nazioarteko konferentzia, zazpi udal berri UEMAra sartzea, euskararen aurkako oldarraldia eta horrek udalerri euskaldunetan nola eragiten duen, edota azken epaiak salatzeko uztailean herriz herri egindako elkarretaratzeak.

Era berean, UEMAko kide den udalerri bakoitzerako sortutako koaderno demolinguistikoak, hezkuntza formalean eragiteko UEMAren hiru zutabeak, Arnasetik bideo sormen lehiaketa, euskara eta kulturartekotasuna, gazteentzako Salto! udalekuek aurten eman dutena, edota zerbitzu sektorean euskarak dagokion lekua izan dezan egindako kanpainak ere azaltzen dira, besteak beste.

‘Berripapera’ eskuragarri dago, era berean, UEMAren webgunean.

We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

465e02ce

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.