GAUR8

Duela 160 urte hil zuten Abraham Lincoln

AEBko lau presidente izan ziren hildakoak, horietako bat, Abraham Lincoln gaur bezalako egun baten hil zuten emaztearekin batera Ford antzokira joandako ostiral batean, 1865ean.

Abraham Lincoln, AEBtako presidente izan zen. (Wikimedia)

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren amaieran, 1865eko apirilaren 14an, Washington Hirian jazotako garaiko Abraham Lincoln presidentearen erailketa izan zen, gaueko 22.25 inguruan gertatu zen.

Orotara AEBko lau presidente hil dituzte historia garaikideaan. Lehenengoa Abraham Lincoln (Hodgenville, Kentucky, 1809ko otsailaren 12a - Washington, 1865eko apirilaren 15a) izan zen. AEBetako hamaseigarren presidenteak gidatu zuen herrialdea Sezesioko gerran, gatazkarik odoltsuena eta, agian, baita nazioak jasan duen krisi moral, konstituzional eta politikorik handiena ere. Aldi berean, Batasuna mantendu zuen, esklabotza deuseztatu, gobernu federala indartu eta ekonomia modernizatu zuen.

1865eko apirilaren 14ko gauean, Mary Todd emaztearekin Ford antzokian izan zen ostirala baitzen. ‘Our American Cousin’ obra ikustera joan ziren, Tom Taylorren komedia musikala. Lincoln palkoan eseri zenean, John Wilkes Booth, Virginian bizi zen Marylandeko aktore bat, atzetik agertu zen eta tiro bakar bat bota zion bala biribileko Derringer pistola batekin lehendakariaren buruari. Ondoren, Sic semper tyrannis oihukatu zuen (latinezko esamoldea, ‘tiranoei beti horrela’ esan nahi duena). Bederatzi ordu koman eman ondoren, goizeko zazpietan agintari nagusia konorterik gabe hil zen.

Hilketaren ostean armada hiltzailearen jazarpenaz arduratu zen. 1865eko apirilaren 17an Powell eta hilaren 20an Atzerodt preso hartu zituzten. Boothek eta Heroldek, berriz, ihes egitea eta Marylanden biltzea lortu zuten.