APR. 17 2025 - 07:00h Gaur 10 urte hil zen Rosario Aranburu erraketista Marbellan Eibarren jaio zen Rosario Aranburu, baina estatu Espainoleko hamaika frontoi zapaldu zituen. Errakitesta ospetsua izan zen gerraostean, gaur bezalako egun batez hil zen duela hamar urte. Rosario Aranburu, erraketista. (Wikimedia) GAUR8 2015eko apirilaren 17an zendu zen Rosario Aranburu Marbellan, 93 urteak beteta zituela. Jaiotzez Eibarrekoa zen, eta erraketista profesional gisa izandako ibilbideagatik egin zen ezaguna. ‘Charo’ ezizenarekin kantxaratu zen, eta Eibarren, Sevilaan, Madrilen, Donostian, Bartzelonan eta Valentzian jokatu zuen. Eibarko Astelena zein Txaltxa Zelai frontoietan ikasi zuen erraketa jokoa Aranburuk, eta larunbatetan Elgoibarrera joan ohi zen errebotatzen hobeto ikastera. 1935eko urrian debutatu zuen Sevillako Sierpes Frontoian, eta hilean 400 pezetako soldata jarri ziotela kontatzen da. Gerra Zibilak eragin handia izan zuen ‘Charo’rengan, ama eta ahizpa Sevillara joan ziren bizitzera berarekin batera. Anaia Lemoatx inguruko frontean erail zuten. Hala ere, frontoiek martxan jarraitu zuten, giroa bera ez bazen ere. Gerra garaian Donostian jokatzen zuen batean, hondartzara joan zen bainujantzia soinean eta eguzkia hartzen zegoela udaltzain baten 50.pezetako isuna jarri zion, hileko soldataren %10a. Madrilera joan zen Gerra Zibila amaitu ondoren, eta hiru urteren ondoren Bartzelonako Txiqui frontoira bidali zuen enpresak, Kataluniako erraketistak indartzeko asmoz. Ezequiel ezagutu zuen ‘Charok’ Madrilen, eta alaba bat izan zuten Yolanda. Ondorioz, frontoian jokatzeari utzi zion, nahiz eta askotan damutu erabaki hartaz. Pasteleria batean lan egin zuen Valentziako Chiqui frontoian jokatzeko eskaintza heldu zitzaion arte. Frontoi hartan ezaugutu zuen Eibarko María Eugenia Zubiaurre “Txeni" une hartan izen handiko erraketista. Valentzian eta Parisen bizi ondoren, Eibarrera itzuli zen eta 60 urterekin hartu zuen erretiroa. Azken urteetan Marbellan bizi izan zen, eta hantxe eman zuen azken arnasa.