GAUR8

75 urte bete ditu gaur Stevie Wonder abeslariak

Stevie Wonder abeslari estatubatuar ezagunak 75 urte bete ditu gaur. 22 Grammy Sari lortu ditu, 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu eta Nazio Batuen Erakundeak bakearen mezulari izendatu zuen 2009an.

Stevie Wonder abeslaria. (WIKIMEDIA COMMONS)

Urtebetetze eguna du gaur Stevie Wonder abeslari estatubatuarrak, duela 75 urte jaio zen Saginawn, Michiganen. Jaiotzaz itsua da eta 11 urte besterik ez zituela sinatu zuen kontratua Tamla-Motown disketxearekin, ordutik enpresa berean dabil. 22 Grammy Sari eskuratu ditu bere ibilbidean zehar, gizonen arteko errekorra hautsiz. Gainera, 2009an Nazio Batuen Erakundeak bakearen mezulari izendatu zuen.

Abeslari eta ekintzaile estatubatuarra da, ghanar jatorrikoa. Motown diskoetxeko artista arrakastatsu eta ospetsuenetako bat da, 100 milioi disko baino gehiago saldu baititu. Jaiotzez itsua da, erditzearen ondorengo konplikazio batzuen ondorioz.

Bere ibilbidean zehar kritikak zein entzuleek goraipatu dute, eta beste artista batzuentzat konposatu eta ekoitzi du. Wonderrek hainbat instrumentu jotzen ditu, hala nola, bateria, baxua, congak eta, nabarmenago, pianoa, harmonika eta teklatu elektronikoa.

Hiru aldiz irabazi du urteko albumaren Grammy saria lau urtetan hiru disko jarraian argitaratuz: ‘Innervisions’ (1973), ‘Fulfillingness “First Finale”’ (1974) eta ‘Songs in the Key of Life’ (1976) lanengatik.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, «Stevie Wonderren aktibismoak funtsezko eragina izan du Estatu Batuetan eta munduan gertatutako gertaeretan», horregatik izendatu zuten bake mezulari 2009an.