SEP. 08 2025 - 15:36h Langabetuentzako prestakuntza eskaintza zabalago bat aurkeztu du Leioako udalak Leioako udalak langabetuei zuzendutako prestakuntza eskaintza zabalago bat kaleratu du, kualifikazio ezberdinak lortzeko aukerak ugarituz. Gaur zabaldu dute izena emateko epea, Behargintza Leioako bulegoetan edo Udalaren web orriaren bidez. Ikastaro batzuk irailean bertan abiatzen dira. Ikasle bat prestakuntza jasozten, artxiboko irudian. (Gorka RUBIO | FOKU) GAUR8 Leioako Udalak (Bizkaia) handitu egin du langabezian dauden edo lan-egoera hobetzeko aukerak bilatzen ari diren pertsonei zuzendutako prestakuntzaeskaintza. Behargintzaren bitartez, 200 plaza baino gehiago eskainiko ditu aurten 15 ikastaro eta tailerretan. Helburu nagusia herriko langabeen prestakuntza edo kualifikazioa hobetzea eta langabeen ekintzailetza sustatzea da. Gaur bertan (iralak 8) zabaldu dute izena emateko epea, Behargintza Leioako egoitzan edo udalaren webgunean. Aukera ugari Ikastaroen eskaintzari dagokionez, azalera handietan lan egiteko bat dago, eta irailean hasiko da. Parte hartzaileek prestakuntza jasoko dute elikagaiak manipulatzeko txartela ateratzeko, birjarpenean eta biltegian lan egiteko.‘FSE Hazilan’ programak erdi mailako, goi mailako edo unibertsitateko titulua duten eta Lanbiden inskribatuta dauden langabeei zuzenduta dago. Urritik abendura izango da. ‘Hazilan+’ prestakuntza maila ertain altua izan arren lan merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzen ibilbide oso bat da.Bestalde, ‘BFA Lanberri’ programak gizarte erakundeetan «mendeko pertsoneni arreta soziosanitarioa» emateko ikastaro osoa barne hartzen du. ‘3r’ birkokatzea programa azarotik martxora egingo da, goizez, eta 15 plaza daude. Hiru ekintza ditu: birbideratzea, birkokatzea eta gaitasun digitaletan eta lan-aktibazioan birkualifikatzea. ‘EGIF Enplegu’ programaren kasuan, «eraikin eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzeko» ikastaroa proposazten du. Langabetuei edo erregularizatzeko prozesuan daudenei zuzenduta dago, garbiketa industrialaren esparruan makinekin lan egin nahi dutenentzat. Nominen eta gizarte-aseguruen ikastaroak 50 prestakuntza-ordu eskainiko dizkie urrian, langabezian dauden eta Lanbiden izena emanda dauden Leioako pertsonei. Gizarte Segurantzarekiko harremana administratzea, nominak egitea eta dokumentazioa aurkezteko Siltra aplikazioarekin lan egitea dira helburuak. Mendeko pertsonei arreta Enpresak sortzeko eta kudeatzeko ikastaro bat ere programatu dute, baita ‘IA Generativa’ ere, eta mendeko pertsonentzako elikadura osasungarria eta elikagaiak manipulatzeko txartela ikastaroa ere programatu da. Ikastaro horren helburua da zaintzaileek gaitasun espezializatuak eskuratu ahal izatea, nutrizio-beharrak ezagutzeko eta mendeko pertsonen berezko patologietara egokitutako elikadura-plan bat eskaintzeko. 15 plaza izango dira eta 45 prestakuntza-ordu eskainiko dira martxoan, goizez.‘Marketin’ eta sare sozialei buruzko ikastaroak prestakuntza osoa emango du sare sozialen kudeaketa estrategikoari, eduki digital profesionalaren sorkuntzari eta kanpaina eraginkorren garapenari buruz.