OCT. 02 2025 - 12:36h Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea ireki dute Elhuyar Zientzia Azokaren edizio berrian parte hartzeko epea ireki dute, 2026ko maiatzeko lehen asteburuan Bilbon jarriko diren standak gazteek garatutako zientzia eta teknologia proiektuez betetzeko. Euskal Herri osoko DBH eta Batxilergoko ikasleak dira protagonistak. Elhuyar Zientzia Azokaren azken edizioa, irudian. (Elhuyar Fundazioa) GAUR8 Maiatzaren 6tik 9ra egingo dute 2026ko Elhuyar Zientzia Azoka, aken urteetako kokaleku berean, Bilboko Areatzan. Itsasadarraren ondoan jarriko dituzten standetan, DBH eta Batxilergoko ikasleek ikasturtean zehar garatu dituzte proiektuak aurkeztuko dituzte.Euskal Herriko ikastetxe guztietako gazteak daude parte hartzera gonbidatuta. Helburua da zientzia eta teknologiako proiektuak ezagutaraztea da helburu nagusietako bat, euskararen erabilera indartzearekin batera. Talde-lanean aritzeko deia ere bada ekimena, eta antolatzaileek zehaztu dutenez, Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatutako proiektuak bilatzen dira: «Osasuna eta ongizatea, ekoizpen eta kontsumo arduratsuak, hiri eta komunitate jasangarriak, industria, berrikuntza eta azpiegitura eta, azkenik, klimaren aldeko ekintza». Erronka globalei buruz hausnartzeaErronka globalei buruz hausnartzea da proposatzen duten ariketa, irtenbideak pentsatu eta proposatzeko. «Ikuspegi horri esker, curriculumeko edukietan sakontzeaz gain, etorkizun bidezkoago eta jasangarriagoa eraikitzeko izan dezaketen arduraz jabetuko dira ikasleak», nabarmendu dute Elhuyarretik.Proiektuak garatzeko prozesuan, gainera, profesionalen laguntza izango dutela gogoratu dute. Aipatu dutenez, Euskal Zientzia eta Teknologia sareko 200 ikertzaile baino gehiago daude laguntza hori emateko prest, eta horietatik %60 emakumeak direla zehaztu dute. Elhuyar Zientzia Azokaren 14. edizioa izango da datorren urtekoa. Deialdiak 9.000 gazteren baino gehiagoren parte hartzea izan du eta 2.500 ikerketa eta teknologia proiektu bildu ditu. Izen ematea webgunean egin behar dute.