We're sorry, but something went wrong: Web application could not be started

We're sorry, but something went wrong.

The issue has been logged for investigation. Please try again later.

Technical details for the administrator of this website

Error ID:

a1028e97

Details:

Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.

Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.

You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.

For more information about configuring environment and friendly error pages, see:

This website is powered by Phusion Passenger(R)®, the smart application server built by Phusion®.
GAUR8

On Zientzia bideo lehiaketaren sariak banatu dituzte Tabakaleran

On Zientzia zientzia eta teknologiari buruzko bideo lehiaketaren sariak banatu dituzte Tabakaleran. ‘Etorkizuna gaur’ eta ‘¿Cómo se forman realmente los bebés?’ lanek jaso dute sari nagusia. 94 lan aurkeztu dira, euskaraz gehienak, baina Euskal Herritik kanpo heldutako bideoak ere izan dira.

On Zientzia bideo lehiaketaren sarituak, irudian.
On Zientzia bideo lehiaketaren sarituak, irudian. (Elhuyar Fundazioa)

Elhuyarrek eta DIPC Donostia International Physics Center zentroak hamabosgarren urtez antolatu duten On Zientzia bideo lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egin zuen ostegunean Donostiako Tabakaleran. ‘Etorkizuna gaur’ eta ‘¿Cómo se forman realmente los bebés?’ bideoek jaso dute sari nagusia.

Adolfo Morais Ezquerro Lakuako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza sailburuordeak, Jon Abril Olaetxea Elhuyarreko koordinatzaile nagusiak, Aran Garcia Lekue DIPCko proiektu estrategikoen zuzendariak, Marian Iriarte Ormazabal EHUko errektoreorde eta epaimahaikideak eta Javier Aizpurua Iriazabal BasQ zuzendari zientifikoak banatu zituzten sariak.

Aurten 94 lan jaso ditu zientzia eta teknologiari buruzko bideo laburrak eta originalak ekoiztea eta hedatzea helburu duen lehiaketak.

Bideo gehienak euskaraz aurkeztu badira ere, izan dira gaztelaniazko eta ingelesezkoak ere, mundu osoko jendea baitago parte hartzaileen artean. Lan gehienak Euskal Herriko gazteek aurkeztuak dira, baina hainbat bideo jaso dira Perutik edota Filipinetatik ere, besteak beste. Aurkeztu diren bideo guztiak ikusgai daude www.onzientzia.tv webgunean.

3.000 euroko dibulgazio bideo onenaren saria euskarazko eta gaztelaniazko lan banari batera ematea erabaki du aurten epaimahaiak: batetik, Isadora, Renata eta Leonel Virosta Gutierrez anai-arreba kantabriarrek jaso dute saria, ‘¿Cómo se forman realmente los bebés?’ bideoarengatik, eta, bestetik, Unai García Lopez andoaindarrak, ‘Etorkizuna gaur’ bideoari esker.

Halaber, euskarazko bideo onenaren saria (2.000 euro), Joseba Zabala asteasuarrarentzat izan da, ‘Ezkutuko erraldoiaren eragina’ lanarengatik, eta Ubay Moll Ruiz ikasle donostiarrak jaso du Gazte Saria (1.000 euro), ‘Platano erradioaktiboak’ bideoarengatik.

Kuantika, gaien artean

Aurten, gainera, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 2025a Zientzia eta Teknologia Kuantikoaren Nazioarteko Urtea izendatu duenez, epaimahaiak kuantikari buruzko bideo onenaren BasQ saria eman du (500 euro), eta Enric Ponce de Leon fisikari bartzelonarrak jaso du, ‘Quantum Café’ lanarengatik.

Marian Iriarte Ormazabal EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordea, Jon Mattin Matxain Beraza EHUko Kimika Fakultateko dekano eta DIPCko elkartua, Itxaso Azcune Tolosa DIPCko komunikazio teknikaria eta Nagore Rementeria Argote Elhuyarreko kide eta ‘Teknopolis’ programako zuzendaria izan dira epaimahaikideak.