
Duela ehun urte jaio zen Hazparnen Henri Mathieu pediatra eta ikertzailea. Hazparneko medikuaren semea izanda, Estatu frantseseko farmakogenetikaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen, bai eta Ikerketa Klinikoetarako Zentro frantsesaren sortzailea ere. Pediatriaren arloan ikerketa bultzatu zuen, gainera.
Nefrologia pediatrikoa, farmakologia pediatrikoa (bereziki, gizakiengan drogen metabolismoaren polimorfismo genetikoaren ikerketa), kaltzioa eta hezurdura, D bitaminaren organo hartzaileak, infekziologia eta ekosistema mikrobioa dira batik bat bere ikerketa lanetan landu zituen arloak.
Afrikan ere lan egindakoa izan zen, Gabonen. Francevilleko Ikerketa Medikoen Nazioarteko Zentroaren (CRIMF) sortzailea izan zen eta, ondoren, lehendakaria ere bai. Zentro honen ikerketen ekarpenen artean giza birus berri baten hastapenak, GIBa eta txinpantzearen GIBa, erretrobirusen prebentzioa eta epidemiologia, ebola birusaren ikerketa, parasitoen aurkako sendagaien farmakologia eta farmakogenetika landu ziren.
Pariseko Université Paris-Diderot, Université Pierre-et-Marie-Curie eta Université Paris-Descartes unibertsitateetan lan egin zuen eta 2013ko ekainaren 6an zendu zen, 87 urte zituela, Parisen.

Nekez baina tinko eusten diote bertsolaritzari AEBetako euskaldunek

«Errazagoa zen borrokalaria izatea surflaria izatea baino»

Esku pilota profesionalari buruzko lehen «fantasy» jolasak arrakasta izan du
Galerak diluitzea
