
1925eko urriaren 13an, egun horretan jaio zen gerora ospe handia jasoko zuen Margaret Thatcher Britainia Handiko lehen ministro ohia. ‘Thatcherismoa’ deituriko pentsamoldearen sortzaile eta bultzatzailea izan zen, ‘no future’ esanez gogoratuko dute askok.
Duela mende bat jaio zen Thatcher, gaur bezalako egun batez, eta jaiotzez Margaret Hilda Roberts izena bazuen ere, 1951an Dennis Thatcherekin ezkondu zen eta bere abizena galdu zuen. Politikagintzan izandako ibilbideagatik da ezaguna, baina kimika ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean. Alderdi kontserbadorean sartu ostean, 1959an hautatu zuten diputatu, eta 1961-1964 urteetan Ingalaterrako Pentsio eta Aseguru Nazionaleko ministerioko idazkaria izan zen, 1970-1974an hezkuntza eta zientzia sailetako estatu idazkaria izan zen, eta 1975ean Alderdi Kontserbadoreko idazkari nagusi izendatu zuten. Azkenik, 1979an Lehen ministro izendatu zuten.
Ekonomia neurri zorrotzak hartu zituen, eta herrialdean protesta handiak egin ziren, borroka eta eztabaida latza ere izan ziren gobernuaren eta sindikatuen artean. 1982an Argentinaren aurkako gerrara dei egin zuen Malvina uharteen auziari lotuta, eta garaipenaren ondoren, iritzi publiko britainiarraren aurrean indarturik atera zen.
Bigarren legegintzaldian sektore publikoa pribatizatzen jarraitu zuen, eta AEBk bideratutako nazioarteko politika bultzatu zuen. Hirugarren aldiz irabazi zituen hauteskundeak 1987an Alderdi Kontserbadoreak eta osasun zein hekzuntza sailak pribatizatzeko bidea jorratu zuen.

Itsasoa maitatu eta babestuz
Gaitzari aurre hartu

Eskola Kirolaren inguruko epaiak berriz azaleratu du lehia goiztiarraren eztabaida

Baterajotzea: Gazte komunitate feminista batu eta indartzeko elkargunea Zaldibarren
