
Galdakaoko Udaleko Zainduz programako taldeak, herriko osasun zentroko erizainekin batera, «ohikoa ez den baina pertsona askorentzat beharrezkoa den topaketa» antolatu dute ostegunerako (hilak 30).
«Bertan heriotzaz hitz egiteko aukera egongo da, lasai, errespetuz, konfidentzialtasunez eta inor epaitu gabe», aurreratu du Udalak ohar batean. Esan duenez, ‘Death Cafe’ izeneko esperientzia hau azken une horretaz hitz egiteko aukera bat da, eta «neurri batean, denboraren joanarekin adiskidetzeko gonbita izan daiteke».
Helburua da «heriotzaz libreki hausnartu ahal izatea, tristura edo dramatismorik gabe». Hitzorduaren inguruan zehaztu dute ez dela terapia bat, ezta dolurako laguntza talde bat ere. Azaldu dutenez, «bizitzaren momentu saihestezinaz kafe baten bueltan modu zintzoan hitz egiteko» espazioa sortu nahi dute, jakinda heriotza saihesten den gai bat izaten dela.
«Heriotzaz hitz egitea arraro suertatu daiteke, baina antzeko topaketetan parte hartu dutenek diote beldurrari, ezezaguna denari eta galerari hitzak jartzeak bizitza biziagoa bihurtzen duela», adierazi dute.
Ekitaldia «giro intimo eta errespetuzkoan egingo dela aurreratu dute, «jakin-mina eta elkar entzutea gidari hartuta, eta heriotzaz hitz egitea, neurri batean, bizitzaz hobeto hitz egitea dela sinetsita».
Madina´s tabernan ( Bizkai kalea, 38) izango da topaketa, 17.30ean. Parte hartzeko beharrezkoa da izen ematea 664 323 853 telefono zenbakira deituta edo bertara mezua bidaliz.

«Bost bat minutu egin nituen buruz behera, itsasoko ura tragatzen, badakit zer den hiltzea»

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
