
45 urte bete ditu gaur Ainara Azpiazu ‘Axpi’-k. Ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egiten ditu. Besteak beste, ‘Berria’, ‘Hernaniko Kronika’, ‘Xabiroi’, ‘Irria’ eta GARAren GAUR8 gehigarrian kaleratu ditu binetak.
Ilustratzaile gisa hainbat liburu eta argitalpen plazaratu ditu: ‘Maddiren ametsak’ (Desclêe de Brower, 2010), ‘Calle Blas’ (Eolas Ediciones, 2011), ‘Manta Belaunetan’ (Ibaizabal, 2011), ‘Mara eta izar saltzailea’ (Ibaizabal, 2012), ‘Nahla’ (Ibaizabal), ‘Izotz zuloa’ (Erein, 2013), ‘Printzesa Pixontzia’ (Elkar, 2014), ‘Lau lagun’ (Ibaizabal, 2014), ‘Hartz Izozkijalea’ (Minis), ‘Mozoloaren bidea’ (Dobera Euskara Elkartea, 2016) ‘Betaurrekoak hozkailuan’ (Ibaizabal, 2016), ‘Nire Gorputzean bizi naiz’ (2020), ‘Basoan barna’ (2021), ‘Utzi azalari’ (2022)...
Komikigintzan, paperean zein ‘H28’ bezalako euskarri digitaletan aritzen da, besteak beste.
Tupust! Kolektiboko sortzaile eta kideetako bat da eta kolektiboak kaleratutako bi komiki-liburuetan hartu du parte.
Horma-irudi ugari egin ditu; Donostialdean gehienak. Pixkanaka zabaltzen ari da eremua, adibidez Azpeitian baditu lau. Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak egiten ditu ume eta gazteekin.
2017an Etxepare saria irabazi zuen Paula Estévez marrazkilariarekin elkarlanean egindako ‘Arraroa’ lanari esker, eta 2018an Hernaniko Udalaren Kale Arte Beka irabazi zuen Tilosetan mural bat egiteko.
Gaitzari aurre hartu

Eskola Kirolaren inguruko epaiak berriz azaleratu du lehia goiztiarraren eztabaida

Baterajotzea: Gazte komunitate feminista batu eta indartzeko elkargunea Zaldibarren

«Errekonozimendu barik pasatu den emakume belaunaldi bateko kide da Feli»
