
Galdakaoko Udalak erizaintzako oinarrizko zainketei buruzko tailerra egingo du abenduaren 3an, asteazkena, Izarra Adineko Pertsonen Elkartean. Doakoa da saioa, baina ohartarazi dutenez, izena eman behar da aurretik.
Ekimena Udalaren Zainduz programaren barruan kokatzen da, Udalerriko osasun zentroarekin lankidetzan.
Asteazkenean izango den hitzaldian, zaurien trataera, beharrezko botikina eta oinarrizko osasun-zainketak egiteko moduak izango dira jorratuko diren gaiak, jakinarazi du Udalak ohar baten bidez.
Saioa arlo ezberdinetako adituek emango dute: Paula Gomez, familia eta komunitateko espezialistak; Ielma Crespo, «zauri konplexuetako erreferentziazko erizainak» eta Paula Garcia, komunitateko erizainak eskainiko dute. Hitzaldia 11.00etatik 12.00etara izango da.
Udalak nabarmendu du «edukiera kontua dela eta», aldez aurretik izena eman behar dela, 944 010 545 telefonora deituz, zainduz@galdakao.eus helbidera mezu bat bidaliz edo Galdakaoko anbulatoriora bertara joanez.
«Banakako eta familiako zaintzetarako aholku praktiko eta fidagarriak jasotzeko aukera ematen die parte hartzaileei, erizaintzako profesionalen eskutik zuzenean», nabarmendu du Udalak, eta erantsi du «gure osasunaren eta gure ingurukoen zaintza» ez dela «ohiturei lotutako kontua bakarrik, kontzientzia eta ardura partekatua ere» badela.

«Oraindik ikasten ari naiz, amonari baratzean laguntzen zion ume mukitsu hori naiz»

Miren Garbiñe de Diego, fotokazetaritzak badu etorkizuna

Elay Taldeak Mexikon 25 urte bete ditu, bere txikian irakaspen handiak utzita
