CIM Caribe Fundazioak 1,5 hektarea koral landatu ditu, 20 espezie desberdinekin, Kolonbiako arrantzale ohiei esker. Izan ere, lehen koralak ez zituzten zaintzen eta nahi gabe kaltetzen zituzten, baina orain Gobernuz Kanpoko Erakunde horrek formakuntza eskaini die koralek duten garrantziaz jabetzeko, eta ‘itsasoko lorezain’ bilakatu dira.
«Arrakasta bat izan da, lehen gu ginelako sareekin apurtzen genituenak, arrantzan. Baina orain... ez genekigun koralak izaki bizidunak zirenik», dio Yerson Granados arrantzale oihak. Bere hitzetan, koralak arrainen babesleku direnez, horiek zaintzea garrantzitsua da.
Kevin Monsalvo ere arrantzalea zen Kolonbiako Karibean, eta orain ‘itsasoko lorezaina’ da. «Bizitza dezente aldatu zait zeren lehen ez nekien ezta zer zen koral bat. Lehen koral bat aurkitzen zenuen eta uste zenuen harri bat zela», aitortzen du.
CIM Caribe Fundazioko zuzendari zientifikoa den Diana Tarazonarentzat oso garrantzitsua da komunitateekin lana egitea, batez ere arrantzaleekin. «Beraiek dira zonaldean gehien aritzen direnak, eta horregatik beraiek izan daitezke akziodun nagusiak. Gu zonalde horietan inbertitzen ari gara, eta beraiek zonalde horiek zaindu ditzakete», aipatu du. Arrantzaleek koralak zaintzen ikasten duten bezala, ikerlarien itsasoan lanean aritu direnetaz ere ikasten dute, eta aberasgarria da denontzat.

