GAUR8

Radar meteorologiko berri bat eraikitzen ari da Aemet Maruri -Jataben

Maruri-Jatabeko Udalak jakitera eman du nahiko aurreratuta dagoela Aemet agentzia Jatan eraikitzen ari den radar meteorologiko berriaren obra zibila, eta  nabarmendu du erakundeen arteko koordinazioa eta lanen jarraipena, informazio metereologikoa nabarmen hobetuko duen proiektu batean.

Radar metereologiko berriaren lanak Jatan.
Radar metereologiko berriaren lanak Jatan. (Maruri-Jatabeko Udala)

Maruri-Jatabeko Udalak jakitera eman du Jatako radar meteorologiko berriaren obren jarraipena egiten ari dela, proeiktua buoztatzen duten enpresa eta erakundeekin koordinatuta. Azken orduetan egin duen bisitaren harira, Aemet Estatu espainoleko meteorologia agentziaren proiektuaren egoera ere zehaztu dute udal iturriek. 

Izan ere, udal teknikariak Ameteko eta Itelazpiko ordezkariekin bildu dira «proiektuaren gauzatze-egoera bertatik bertara ezagutzeko eta hurrengo jarduerak koordinatzeko».

«Obra zibilaren aurrerapen handia» nabarmendu dute udal iturriek, eta «radarra instalatzeko behar diren alderdi teknikoak» berrikusi dituztela argitu du.

«Maruri-Jatabeko Udalak lankidetza estua dauka Aemet-ekin, Itelazpirekin, obraren zuzendaritza fakultatiboarekin eta obra egiteaz arduratzen diren enpresekin, lurralderako garrantzi handia duen azpiegitura behar bezala garatzen dela bermatzeko», adierazi du Udalak ohar batean.

Meteorologia agentzia burutzen ari den proiektuaz nabarmendu dute, era berean, «meteorologia behatzeko eta iragartzeko» ahalmena indartuko duela, eta gaineratu dute radar berriak «hobekuntza nabarmena ekarriko» duela «atmosferaren zaintzan eta haren egoeraren ezagutzan».