05 JUN. 2025 - 11:28h 60 lan eskaintzatik gora eta curriculum bilketa ostiralean, Lea-Artibaiko Enplegu Azokan Markina-Xemeinen egingo dute bihar (hilak 6) Lea-Artibaiko Enplegu azoka. Foroak 60 lan eskaintza baino gehiago bilduko ditu, baina curriculumak pertsonalki eman eta lan poltsetan sartzeko edo praktikak egiteko aukera ere eskainiko du. Gazteei zuzenduta, curriculumak jasoko dituzte enpresek lan poltsak osatzeko. (Monika DEL VALLE | FOKU) GAUR8 Leartibai Fundazioak Lea-Artibaiko Enplegu Azokaren edizio berri bat egingo du ostiralean. Hitzordua Bizkaia Gazteak Lea-Artibai ekimenaren barruan dago eta Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Poloan egingo da. Aurreratu dutenez, 60 lan eskaintza baino gehiago plazaratuko ditu eta 18 enpresak eta erakundek parte hartuko dute.Eskualdeko gazteen laneratzea eta enplegagarritasuna sustatzea da 10.00etatik 13.00etara egingo den ekitaldi honen helburu nagusia, fundazioak jakinarazi duenez.Stand bidez antolatuta, bertaratzen direnek aukera izango dute entitateekin zuzenean elkarreragiteko eta curriculumak pertsonalki emateko.Aurtengo edizioan eskualdeko eta inguruetako 18 enpresa eta erakundek hartuko dute parte, eta gazteei beren lan eskaintzak eta lan poltsetan sartzeko edo praktikak egiteko aukera eskainiko diete.Guztira 60 lan eskaintza baino gehiago eta enpresetan praktikak egiteko hainbat aukera egongo dira. Era berean, Leartibai Fundazioak bere standa izango du eskualdeko merkataritzan, turismoan eta ostalaritzan lan egin nahi duten gazteen curriculumak jasotzeko.Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Gazteak programaren eta Lea-Artibai eskualdeko udalen babesa du.