GAUR8

Tamaina guztietako gorputzak goraipatzeko desfilea Kenian

Keniako emakume gehienak ez dira bereziki argalak, baina hala ere, nazioarteko estandar normatiboari jarraituz, taila handiko emakumeek autoestimu arazoak dituzte, baita gustoko duten arropa aurkitzeko zailtasunak ere. Defile honek aldarrikapenerako balio du.

Este navegador no soporta el elemento video.


Winnie Wenga Walcottek Kisumun (Kenia) ospatzen den East Africa Plus Size Fashion Affair desfilea sortu zuen duela 9 urte. Bere amak gorputz normatiboak baino taila handiagoa erabiltzen du, eta ez zen eroso sentitzen bere itxurarekin. Hala, alabak erabaki zuen zerbait egingo zuela ederra zela erakusteko.

«Oso harro nago nire buruaz, eta pozik nago nire amari laguntzeko sortu nuen ekimen hau ikusgarritasuna lortu nahi zuten edo egunerokotasunean inklusibitatea nahi zuten taila handiko emakumeen mugimendu bilakatu delako», dio sortzaileak

«Bilatzen genuena zen modaren eta taila handiko aurriritzien inguruko eztabaida kolektibo bat izatea. Honela hasi nuen mugimendua, nire ama ederra sentitzea, bere burua eder ikustea nahi nuelako», azaldu du Wacottek.

Keniako emakumeen gehiengoak ez dira bereziki argalak, beraz, gorputz handiagoen aldarria garrantzitsua da.

Profesionalen desfiletan ez bezala, East Afrika Plus Size Fashion Affairren irrifarrak daude non nahi. Martxoan hasi ziren entrenatzen modeloak, euren autoestimua lantzeko, hasieran euren gorputzekiko lotsa handia zutelako. Lanketa handiaren ostean, 300 pertsonen aurrean pozik eta seguru desfilatzeko gai izan dira.

Desfilean osasunaren gaia jorratzen da, baina erdigunean kokatzen dute «kurbadun emakumeen» onarpena, eta ondo gelditzen zaien arropa erosteko dituzten zailtasunak.

«Taila handiko pertsona bezala, arazo askori aurre egin behar izan diet, batez ere ikuskizunetako artista bezala. Batzuetan eszenatokira igotzean esaten didate ‘handia zara gero! zer egin behar duzu zuk hor? Ezin duzu dantzarik egin, jaisti hortik’, eta nik esaten dut ‘egin dezaket, zergatik epaitzen naute?’», aipatu du Rosemary Odirek, Nyakusa Nyamama ezizenarekin aritzen den abeslari eta aktoreak.

Argi dagoena da tamaña guztietako gorputzak ederrak direla.