19 JUN. 2025 - 07:00h Gaurko egunez, 1978an, Garfield katuaren tira argitaratu zen lehen aldiz Garfield katuaren lehen tira komikoa argitaratu zen gaur 47 urte, 1978ko ekainaren 19an. Estatu Batuetako 40 egunkari baino gehiagotan argitaratu zen Jim Davisek sortutako pertsonaiaren lehenengo istorio hau. 40 urte baino gehiagoren ondoren oraindik ikono bat da mundu osoan zehar. Garfielden tira bat. (Jim DAVIS | Wikimedia Commons) GAUR8 1978ko ekainaren 19an sortu zen Garfield katua, gaurko egunez duela 47 urte. Orduan agertu zen lehendabiziko tira komikoa Estatu Batuetako 40 egunkari baino gehiagotan argitaratuta. Jim Davisek sortu zuen katu alfer honen pertsonaia, James Garfield Davis aitonaren izenean oinarrituta. Lehenengo argitalpen honetatik aurrera, gaurko eguna Garfielden urtebetetzetzat hartzen da. Garfield tabby motako marra beltzetako katu laranja da, 12 kilo inguru pisatzen dituena, 60 zentimetro neurtzen baditu ere. Nagia, zinikoa eta berekoia da izaerari dagokionez, jatea gustuko du, batez ere lasagna, pizza eta kafea, bai eta lo asko egitea ere eta Jon Arbuckle jabea molestatzen pasatzen du denbora. Astelehenak gorrotatzen zituela ere argi uzten zuen askotan eta horregatik ere ezaguna da. Hasieran, Garfielden istorioek protagonistaren eta Jon jabearen eta Odie txakurraren arteko harremana zuten oinarri. Gero, pertsonaia gehiago sartu ziren tira komikoetan. Garfielden 25. urteurrenean, 2003an, hainbat ziren sortu ziren 1978ko bertsioan oinarrituta. 2005ean, Garfield eta Jon Blondieren komikietan agertu ziren. 2024an pelikula bat estreinatu zuten katu famatuaren inguruan.