19 JUN. 2025 - 12:48h Nafarroako Unibertsitate Publikoak lau master berri eskainiko ditu sektore «estrategikoetan» Lau master berri eskainiko ditu NUPek datorren ikasturtean, makinen ikaskuntzaren, energia eolikoaren, nutrizioa eta elikadura pertsonalizatuaren ikerketaren eta nekazaritza jasangarri baterako abangoardiako teknologien aplikazioaren inguruan. Master berriak Arrosadiako Campusean eskainiko dira. (Nafarroako Gobernua) GAUR8 Foru Gobernuak baimena eman du 2025-2026 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) lau master berri ezartzeko. 150 plaza izango ditu, eta Nafarroarentzat estrategikoak diren sektoreetan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak prestatzea da xedea.Prestakuntza eskaintza berri hau makinen ikaskuntzari, energia eolikoari, nutrizioaren eta elikadura pertsonalizatuaren ikerketari eta nekazaritza jasangarri baterako abangoardiako teknologien aplikazioari buruzkoa izango da.Eskaintza berriaren bidez, Nafarroako Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S4) lehenetsitako arloetan goi-mailako kualifikazioa duten profesionalak prestatu nahi dira, hala nola energia berdearen industria, elikadura osasungarri eta jasangarria eta medikuntza pertsonalizatua, trantsizio digital eta ekologikoa egiteko premiarekin lotuta daudenak.Aipatutako titulazioek Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECA) aldeko ebaluazioa dute, Unibertsitate Kontseiluak egiaztatu ditu eta NUPeko Gizarte Kontseiluak eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena dute.NUPek eskatuta heldu da erabakia, Machine Learningeko Unibertsitate Masterra (40 plaza), Wind Energy Engineeringeko Unibertsitate Masterra (40 plaza), Nutrizio eta Elikadura Pertsonalizatuko Ikerketako Unibertsitate arteko Masterra (40 plaza) eta Erasmus Mundus in Cutting Edge Technologies for Sustainable Agriculture Unibertsitate Masterra (30 plaza) ezartzeko.Nafarroako Gobernuaren oniritzia Unibertsitate Politikako Konferentzia Orokorrari eta Unibertsitate Ministerioari helaraziko zaie orain, Espainiako Gobernuari aurkez diezaion baimendutako tituluen ofizialtasuna ezartzeko proposamena, eta Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (RUCT) inskriba dezan.Master horiek hurrengo ikasturtean eskainiko dira Arrosadiako campusean.