26 JUN. 2025 - 08:47h Fatoumata Kebe astronomo frantziarrak 40 urte bete ditu gaur Faoumata Kebe astronomoak lau hamarkada bete ditu gaur. Espazioaren kutsaduran espezializatutako aditu honek bertako giza hondakinak murrizteko moduak bilatzen egiten du lan. Astronomia langileen eta emakumeen artean sustatzeko ahaleginean ere ari da, ingurumena babesteaz gain. Fatoumata Kebe astronomo frantziarra espazioaren kutsaduran aditua da. (WIKIPEDIA) GAUR8 Fatoumata Kebe astronomo, astrofisikari eta hezitzaile frantziarrak 40 urte bete ditu gaur. Montreuilen jaio zen, Sena-Saint Denisen, eta Noisy-le-Sec-en hazi zen. Espazioaz interesatu zen zortzi urterekin bere aitaren entziklopedia astronomikoa aurkitu zuenean. Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean Ingeniaritza Mekanikoan lizentziatu ondoren, Fluidoen Mekanikan masterra lortu zuen unibertsitate berean. Tokioko Unibertsitatean Ingeniaritza espaziala ikasi zuen eta gero tesia defendatu zuen Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean.Espazioaren kutsaduran espezializatuta dago. Bere lana giza hondakinak espazioan murrizteko modua aurkitzea da. Objektu horiek zatikatzea eragiten duten gertaerak modelatzen lan egiten du, talken edo leherketen bidez.‘Connected Eco’ proiektua jarri zuen martxan, Maliko emakumeen laguntzarekin, ingurumena nekazaritza intentsibotik babesteko. Malikoak ditu ama eta aita. Proiektuak Telekomunikazioen Nazioarteko Batasunaren Gazte Berritzaileen Saria irabazi zuen. Langile auzoetan astronomia tailerrak antolatzen dituen Éphémérides elkarteko arduraduna da Kebe. Astronomian emakumeen karrera sustatzen duten bi elkartetako kidea ere bada: Femmes et Sciences eta Women in Aerospace.2020an argitaratu zuen ‘Lettres à la Lune’ (Ilargiari gutunak). Bertan, gure satelitearen historia azaltzen du alderdi zientifikotik zein mitoen azterketatik.