02 JUL. 2025 - 16:15h Adingabeen ezkontzak gelditzen dituzten aktibistak, Indian Munduan urtero 1,5 milioi haur-ezkontza ematen dira, eta horien heren bat Indian izaten da, bertan 18 urtetik beherakoak ezkontzea debekatuta badago ere. Alabak pobreziatik ateratzeko irtenbide bat da familia askorentzat, baina honela, nesken etorkizuna ere baldintzatzen dute. Este navegador no soporta el elemento video. GAUR8 Ezkontza garaia Indiara iristen denean, Tatwashil Kamble aktibistaren telefonoak ez du atsedenik. Pobreziari ihes egiteko ezkondu nahi dituzten neskei laguntza eskaintzen die. Orain arte, milaka adingaberen ezkontzak geldiarazten lagundu du. Indian legez kanpokoa da 18 urtetik beherakoak ezkontzea, familiek neskekin traturik ez egiteko. Hala ere, mundu mailan ezkontzen diren hiru neskatiletatik bat Indiakoa da, Nazio Batuen Erakundearen arabera, eta gutxienez 1,5 milioi neska ezkontzen dira urtero. Familia txiroek euren alabek bizitza hobea izan dezaten, gazte ezkontzeko tratuak egiten dituzte. Batzuetan ezkontzak gelditzea ez da familiekin hitz egitea bezain erraza, eta bertara joan eta haurrak eraman egin behar dituzte. Beranduegi iristen badira, ezkonberria babesleku batera eramaten dute, eta bere etorkizuna erabaki dezan laguntzen diote. Kamble-en aktibismoa erditu berri zen nerabe bat odolusten ikusi zuenean hasi zen. «Orduan pentsatu nuen: neska pila bat daude ezkontzen, eta hiltzen direnean ere, ez dira haurrak bezala tratatzen. ‘Ama hil egin dela’ diote, neskatila bat besterik ez zela aipatu gabe», azaldu du.Kamble-ek Maharashtra distrituan egiten du lan, non gehienek azukre-kanabera duten ogibide. Azken urteetako lehorteak pobrezia areagotu du, eta familia askotan euren alabak gazte ezkontzea ikusten dute aukera bakarra; neskatila babesteko, ez mintzeko. Manisha Barde azukre-kanaberako langileak bere alaba adiganbea ezkondu nahi du. «Eskola amaitzea eta medikua izatea nahiko nuke. Nire alaba ederra da eta gizartean jende gaiztoa dago. Horregatik dugu beldurra, eta ez dugu eskolara bidali nahi. Ez da ez diogula hezkuntzarik eman nahi». Bera ere haurra zela ezkondu zuten. Ashok Tangde haurraren ongizaterako komitearen arduraduna da eta askotan joan behar izaten da ekontzak etetera. «Pertsona batzuek uste dute haur ezkontzak ez daudela ondo, eta gure plataformara deitzen dute. Ezkontzaren gonbidapenaren edota prestakuntzen argazkiak bidaltzen dizkigute froga gisa», dio. Egunean 10-15 dei jasotzen dituzte bulegoan. «Ezkontzak eta hiletak pertsona baten bizitzan oso garrantzitsuak dira, eta norbait horietako bat gelditzera ausartzen bada, jendeak ez du inoiz ahaztuko. Haurren ezkontzak gelditzera joaten garenean, zaharrek ez dute ulertzen. Uste dute beraiek direla babesleak. Askotan borrokak izaten dira», argitu du Tatwashil Kamble aktibistak.Jyoti Thoratek 16 urte zituen bere gurasoek 20 urteko gizon batekin ezkontzeko erabakia hartu zutenean. Horrekin batera, ikasten jarraitzeko eta polizia izateko ametsa zapuztu zioten. «Nik ez nuen ulertzen zer zen ezkontza bat, baina nire gurasoek antolatu zutenean ni ez nengoen pozik». 10 urte beranduago, bi seme ditu. «Hemen mutilek berehala dute matxetea prest, azukre-kanaberak mozten hasteko, baina neskek ametsak dituzte. Zorigaitzez, neskak ezkontzen direnean ere euren matxetea dute zain, haiek ere azukrean lanean has daitezen», azpimarratu du.Bere ahizpa nagusia ere 18 urte bete aurretik ezkondu zuten, eta anaiak bakarrik jarraitu ahal izan zuen ikasten. Thoratek azukre-kanabera mozten egiten du lan orain.