10 NOV. 2025 - 12:40h Amaiur Egurrola, azken epaiaren garrantzia nabarmenduz, NAIZ Irratian Ernaik jasotako isunak murriztu edo baliogabetzen dituen azken epaiaren garrantzia nabarmendu du Amaiur Egurrola bozeramaileak NAIZ Irratian, beste mugimendu sozialentzat ere aurrekari bat suposatu dezakeelako. Irakurketa orokor batean, Mozal Legearen inguruko hausnarketa ere beharrezkotzat jo du. Este navegador no soporta el elemento video. GAUR8 Amaiur Egurrola Ernaiko eleduna eta Maddi Bilbao abokatua NAIZ Irratiko Haria saioan izan ziren aurreko ostiralean. Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratzea salatzeko mobilizazioengatik jasotako isunak –guztira 290.500 euroko balioa zuten 133 isun– irauli egin ditu epaitegiak eta bi protagonistek epai horren garrantzia nabarmendu zuten. Abokatuak ikuspegi juridikotik aztertu zuen epaiaren garrantzia, besteren artean, elementu zentraltzat hartzen duelako zein puntura arte den egozgarri herritar bati egiten duen edozein ekintzaren ondorioa eta zein puntura arte egotzi ahal zaion Administrazioari ondorio horien ardura baldin eta bere ordezkariak, kasu honetan Ertzaintza, bertan baldin badago egoera kudeatzen. Ikuspegi politikotik, Egurrolaren ustez «argi geratu da Ernairen aurkako operazio bat» izan dela, «antolakundea ekonomikoki ito eta gazteria independentista isilarazteko helburua izan duena». Baina horrekin batera, pozik agertu zen epaiak aurrekari bat suposa dezakeelako beste hainbat eragile sozialentzat. Eta ikuspegi orokorrago batean, euskal gizarteak Mozal Legearekiko behin baino gehiagotan erakutsi duen kontrako jarrera –Gasteizko Legebiltzarrean ere isla izan duena– kontuan hartu eta lege horren aplikazioaren aurkako neurriak hartzeko beharra nabarmendu zuen. Elkarrizketa osoa esteka honetan ikus daiteke.