GAUR8

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala aipagai aste honetako aurrerapenean

Larunbat honetan Nafarroa Arenan jokatuko den Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalari eskeini diogu aste honetako GAUR8ren ale berezia, eta horixe izan dugu hizpide Zebrabidea irratsaioan egiten dugu asteroko aurrerapenean.

Este navegador no soporta el elemento video.


Larunbat honetan jokatuko da Nafarroa Arena Nafarroako Bertsolari Txapelketako final handia. Zortzi bertsolari igoko dira oholtzara –Julio Soto, Eneko Lazkoz, Ekhiñe Zapiain, Eki Mateorena, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Saioa Alkaiza eta Sarai Robles– eta denei egindako elkarrizketak argitaratuko ditugu biharko ale berezian.

Baina finalistekin batera, egunak beste protagonista bat ere izango du: Sergio Barandiaran, Zaldiko Maldiko elkarteko lehendakaria. Bera izango da txapeldunari txapela janzteko arduraduna, eta bera ere elkarrizketatu dugu. Solasaldi horien berri eman dugu NAIZ Irratiko Zebrabidea irratsaioan egiten dugu asteroko aurrerapenean.

Eta bertsolaritzaz gain, beste gai bat ere aipatu dugu, Arratiako tranbia famatuak bere azken bidaia egin zuenetik 61 urte betetzen direlako igande honetan. Urteurren borobila iaz izan zen arren, aurten ere antolatu da ekitaldiren bat eta horren berri eman dugu.

Arratiako tranbiak Zeanuri eta Bilbo lotu zituen 62 urtez, 1902tik 1964ra, eta bzikaitar askoren eguneroko bizirtzan aldaketa garrantzitsua suposatu zuen. Herriko baserritarrentzat, hirira joan etorria egiteko behar zuten denbora asko laburtu zuelako; eta hiritarrentzat, garaian indarra hartzen ari zen mendizaletasuna bultzatzen lagundu zuelako.