GAUR8

Gaur 40 urte hil zen Rene Portocarrero artista kubatarra

1985eko apirilaren 7an hil zen Rene Portocarrero margolari, eskultore, ilustratzaile kubatar ospetsua, XX. mendeko Kubako artista handienetarikoa. Portocarreroren lanek Afrikako tradizio kubatarraren eragin handia erakusten du modu poetiko batean.

Rene Portocarrero.
Rene Portocarrero. (EcuRed)

Gaur dela 40 urte hil zen Rene Portocarrero artista kubatarra. Margolanak, liburuak, muralak, diseinu grafikoak eta aldizkarietan kolaborazio ugari egin zituen.

Habana inguruko El Cerron auzoan jaio zen 1912ko otsailaren 24an. Academia de Artes Plasticas San Alejandro ikastetxean ikasi zuen, baina Bere formakuntza autodidakta izan zen hein handi batean. Lehenengo erakusketa Habanako Lyceumen egin zuen, 1934an. Ondoren, Mariano Rodriguez artistarekin batera, Habanako Estudio Libre para Pintores y Escultores zelakoan lan egin zuen.

1943an Habanako Espetxean marrazki librearen irakaslea izan zen; hantxe mural erlijioso bat ere egin zuen.

1951n Margolaritza Sari Nazionala jaso zuen ‘Trinidadi omenez’ margolanagatik. Gaur egun Kubako Arte Ederren Museoan dago. Lan horrekin Habanako paisaietan inspiratutako lanen bildumari eman zion hasiera.

Rene Portocarreroren ibilbideko lan gehienek Afrikako tradizio kubatarraren eragin handia erakusten dute. Artistak tradizio hori ikuspuntu poetiko batetik aztertzen du etengabe. Bere estiloa oso bizia eta koloretsua zen. Munduko museo askotan dago jasota bere obra.

1981an Kubako estatuak Orden Felix Varela saria eman zion. Portocarrero 1985eko apirilaren 7an hil zen Habanan.