
Ez da ohikoena holandarra eta euskalaria izatea, baina hala izan zen Willem Jan van Eys, gaur bezalako egun batez, duela 200 urte Amsterdamen jaioa.
Hizkuntzalaritza ikasi zuen eta euskara ikertzen eta ikasten egin zituen hamaika ahalegin. Londresen eta San Remon bizi izan bazen ere, bi bidaia egin zituen Euskal Herrira. 1866an Zarautzen egon zen Gregorio Arruerekin, frantziskotarren komentuko liburuak aztertzea zen holandarraren nahia. Eta biharren bisita 1868an egin zuen. Bereak dira besteak beste ‘Dictionnaire basque-français’ (1873), eta ‘Grammaire comparée des dialectes basques’ (1879). Bestalde, testu zaharren argitalpen berriak ere egin zituen. Van Eysek aurkitu eta argitaratu zuen, esaterako, 1596ko ‘Errefrau eta sententziak’ (1896) liburua.
Jan van Eysen modura, asko dira euskal herritarrak ez izan arren hiztegigintzaren alorrean lan egin dutenak. Horien adibide bat da Silvain Pouvreauren euskara-frantsesa hiztegia, XVII. mendekoa, ez zen argitaratu baina argazkitan jasoa dago Donostiako Julio de Urquijo Mintegian.
Bertakoak ere aritu ziren hiztegigintzan, Larramendik ekarpen handia egin zuen adibidezm 1745ean kaleratu zuen Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latin lan mardula.

Bortzirietara migratu duten pertsonen euskararekiko jarrerak aztertu dituzte

50 urtez haurrentzako euskarazko aisialdia posible dela erakusten

«Betaurreko moreak bezala, euskararen betaurrekoak ere beharrezkoak dira hezkuntzan»

Joxe Azurmendi, ekipoan aritu den «idazkina»
