
Denis Theodore Goldberg Hegoafrikako Lurmutur Hirian jaio zen 1933ko apirilaren 11n eta leku berean hil zen 2020ko apirilaren 29an, gaurko egunez, duela bost urte. Apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikari hau 1960ko hamarkadan hasi zen ANC Afrikako Kongresu Nazionalean militatzen, eta 1963rako gatibu hartu zuten.
1964an Rivorian epaitu zuten, Nelson Mandela eta Walter Sisulurekin batera. 11 auzipetuen artean gazteena zen.
22 urteko zigorrera kondenatu eta espetxeratu egin zuten, Hegoafrikako apartheidaren aurkako mugimenduko beste kide garrantzitsu batzuekin batera. 1985ean kaleratu ondoren, apartheidaren aurkako kanpainan jarraitu zuen Londreseko bere basetik, familiarekin batera.
Hori bai, Ingalaterran finkatu aurretik Israelgo kibutz batean bizi zen bere alaba bisitatu zuen. Gaur egunetik ikusita, deigarria da garai hartan jada Israel sutsuki kritikatu izana, apartheid-aren Hegoafrikarekin zituen harreman onengatik eta palestinarrei emandako tratuagatik, bi erregimenak baliokidetzat konparatuz.
1994ko hauteskundeekin apartheid sistema erabat deuseztatu zen, eta Goldberg jaioterrira itzuli zen 2002an. Denis Goldberg Legacy Foundation Trust irabazi-asmorik gabeko erakundea sortu zuen 2015ean.