
40 urte bete dira gaur Andrés Espinosa euskal alpinista zendu zenetik. 1983Ko urriaren 17an an jaio zen Zornotzan eta XX. mendearen hasierako euskal mendizaletasunaren eta alpinismoaren aitzindarietako bat izan zen.
Mont Blanc eta Cervino mendiak berak bakarrik eskalatu zituen lehen gizona izan zen. 1929an, gomazko abarken gainean kranpoiak jantzita, ordura arte inork lortu gabeko helburua bete zuen. Handik urtebetera, 1930ean, Kilimanjarora (6.010 m) bakarrik iritsi zen lehen gizona ere bilakatu zen. Himalaiako mendilerrora joan zen lehen euskalduna ere izan zen, horra ere bakarrik, laguntzarik gabe, diru gutxirekin... eta betiere abarkak jantzita.
Mendizaleaz gain, gizon ikasia zen, marraztu eta idazteko erraztasun handia zuen humanista ilustratua. Izaeraz bakartia bazen ere, mendizale taldeetan aktiboki parte hartu zuen.
Zornotzan jaio bazen ere, 12 urterekin Lekarozera bidali zuten ikastera eta, ondoren, Bilbon ibili zen oihal saltzaile. Lanbideak ez zuen betetzen eta Enrike Renteria margolariarekin ibiltzen zen Zornotza inguruko mendietan.
Mendiarekiko zaletasuna gerora Euskal Mendi Federazioko presidentea izango zen Antxon Bandresek kutsatu zion.
Espinosaren ibilbidea honako leloak zuzendu zuen: garaiago, urrutirago eta zailago. Bere jardun eta ekintzek hiru irizpide hauei erantzuten zieten. Erabat mendizalea den ikuspuntu batetik ikusita, Espinosaren lorpen nagusiak Alpeetan egin zituen. Esaterako, Mont Blanc mendira igoerak berebiziko garrantzia izan zuen.
Espinosak aberatsa izan gabe abentura liluragarriak bizi zitezkela frogatu zuen. Hortaz, alpinismoaren ezagutaraztea eta demokratizazioa lortu zuen.
1985eko maiatzaren 16an hil zen, Bilbon, 81 urte zituela.