GAUR8

Surf-taulen inpaktua eta atzerritartasunari buruzko aholkularitza, BBK Ekinek sarituen artean

BBK Ekin programan bultzatzen dituen ekintzailetza proiektuen artean, hiru egitasmo saritu ditu edizio honetan. Surf-taulen jasangarritasuna, atzerritasunarekin lotutako izapideen inguruko aholkularitza zerbitzua eta zoriontasuna sustatzen duen zentzumen egitasmoa dira saria jaso dutenak.

BBK Ekin ekimenean saritutakoak, irudian.
BBK Ekin ekimenean saritutakoak, irudian. (BBK | EUROPA PRESS)

Inpaktu sozial positiboa duten hiru ekintzailetza proiektu saritu ditu BBK Ekin ekimenak. Surf-taulen ingurumen-inpaktua murriztera zuzenduta dago proiektu bat, haien fabrikazioan biomaterial berriak erabiliz, atzerritartasunaren arloan aholkularitza integrala eskainitzen duen zerbitzua da beste sarituetako bat  eta sentsorialtasunaren bidez zoriontasuna sustaten duen galeria, hirugarrena.

Carlos San Jose (IBD Itxas Bio Design), Dulce Maria Angarita eta Israel Colomo (Extranjeras Cardinales) eta Liliana Villalobos (Jappy Gallery) izan dira BBKren inkubazio-fasean dauden enpresei laguntzeko programaren «bultzada» hori jaso duten negozio-ideiak dituzten ekintzaileak. Programa horren helburua enplegua sortzea eta lurraldean gizarte-berrikuntzarako aukerak garatzea da.

BBK Ekinek 25 proiektu babestu ditu aurten, jasotako 47 hautagaitzen artean aukeratuak. BBK-tik azaldu dutenez, programak iraun duen lau hilabeteetan, finantzaketa-zailtasunak dituen negozio hasiberri bat «etorkizuneko eskalagarritasuna ahalbidetuko duen negozio-eredu sendo eta iraunkor» bihurtu ahal izan dute guztiek.

BBK Ekinetik igaro ondoren, hautatutako 25 proiektuek negozio-plana garatu dute, eta laburpen exekutibo bat dute, «inbertitzaile posibleei aurkezteko prest».

BBK-k 100.000 euroko inbertsioa bideratuko du programa horretara. Azpimarratu duenez, urtero 100 pertsonak baino gehiagok parte hartzen dute, eta banku-fundazioaren prestakuntzara eta enpresak sortzera bideratutako programez baliatzen dira.

10.000 euro

BBK Ekinen lehen saria, 10.000 eurokoa, Carlos San Josek jaso du, IBD Itxas Bio Design proiektuagatik. Proiektu horrek surf-taula iraunkorrak egin eta merkaturatzen ditu, ingurumen-inpaktu txikiko biomaterialekin eginak. Surfak eskatzen duen errendimendu teknikoari eutsiko dioten irtenbide berritzaileak sortzea du helburu.

Dulce María Angaritak eta Israel Colomok bigarren saria jaso dute, 5.000 eurokoa, Extranjeros Cardinales proiektuagatik, atzerritartasun-izapideetan espezializatutako aholkularitza juridikoa da pertsona eta enpresentzat.

Hirugarren saria, 2.500 eurokoa, Liliana Villalobosentzat izan da bere Jappy Gallery lanagatik, «emozioak eta sormena pizteko Bilbon jaiotako» EAEko lehen zentzumen-galeria. Artearen bidez zoriontasuna eta ongizate emozionala sustatzen duten esperientzia murgiltzaileak proposatzen ditu.