
Hiru urte bete dira Melillako sarraskia gertatu zenetik. Biktima kopuruaren inguruan eztabaida egon zen. Marokoko iturri ofizialen arabera, 23 migratzaile eta bi jendarme hil eta 76 migratzaile eta 140 jendarme zauritu ziren. Giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundeek, ordea, hildako migratzaileen kopurua 40ra igo zuten, eta neurriz kanpoko polizia-ekintzaren aurkako ikerketak eskatu zituzten erakunde desberdinetan.
Egun osoan gertaeren berri zabaldu ez zen arren, bideoak eta argazkiak sare sozialetan agertu ziren. Horietan hainbat migratzaile lurrean konortea galduta ageri ziren, odola zeriela eta pilatuta; irudiok hedabideetan jaso eta nazioartean ere berehala zabaldu ziren.
Espainiar presidenteak, Pedro Sanchezek (PSOE), segurtasun-indarren mugako jokabidea justifikatu zuen, honakoa adieraziz: «Aitortu behar da Marokoko Gobernuak, Espainiako Estatuko segurtasun-indar eta erkidegoekin koordinatuta, lan bikaina egin duela, bi segurtasun-indarrek eraso bortitz bat oso ondo geldiarazi dute». Gainera, esan zuen aitortu eta eskertu beharrekoa dela «bazkide estrategiko batekin, Marokorekin, harremanak izatearen garrantzia».
Gertaerak kate luzea ekarri zuen hurrengo aste eta hilabeteetan.

«Beste modu batera sartu naiz finalera, txapelaren ametsak ez du ezinezkoa ematen»

«Ez dut sabairik jarri nahi, ez zerurik seinalatu; noraino hel naitekeen ikusi nahi dut»

«Finalean kantatzeko ilusioa ez zait joan eta final on bat egiteko gogoa handitu egin zait»

«Nire erabakia ez da gai pisutsuei ez kantatzea, baizik eta drama handiak saihestea»
