
Helen Keller Adams 1880ko ekainaren 27an jaio zen, Alabamako Tucumbia herrixkan. 19 hilabeterekin sukar batek gor eta itsu utzi zuen. Baina Anne Sullivan ezagutu zuenean bere bizitzak bira izugarria eman zuen. Annek 5 urte zituela ikusteko gaitasuna galdu zuen Trakoma izeneko gaixotasun bategatik, baina ebakuntza batzuei esker ikusteko gaitasuna berreskuratu zuen eta goi mailako ikasketak egin zituen. Annek Heleni komunikatzeko gaitasuna eta askatasuna eman zion. Helen idazle izatera heldu zen, eta 12 liburu eta hainbat artikulu idatzi zituen.
Helenek hitz egiten ere ikasi zuen, bere hatzak Anneren ezpainetan jarriaz eta eztarriko bibrazioak sentituz.
Biak Unibertsitatean zeuden bitartean, Helen bere bizitzari buruz idazten hasi zen, Braille bidez. ‘The Story of My Life’ obra klasiko bilakatu zen.
1904an Helen unibertsitatean graduatu zen eta urte berean jendeaurrean lehen aldiz hitz egin zuen. Helen eta Anne hurrengo urteetan hitzaldiak ematen ibili ziren hara eta hona haien esperientziak eta bizitzak kontatuz. Helenek bere bizitza kontatzen zuen bitartean Annek esandako esaldi bakoitza interpretatzen zuen jendearengana argi eta garbi iristeko.
Aktibista moduan eskubide zibil eta politikoen aldeko lana egin zuen. Sozialista zen eta horren ondorioz FBIk espiatu zuen.
1915ean Helen Keller International fundazioa sortu zuen munduko itsuen alde.