GAUR8

Gaur 10 urte hil zen Felisa Arribalzaga panderojolea

Hamarkada bete da gaur Felisa Arribalzaga panderojolea hil zenetik. Muxikarra jaiotzaz, Zornotzan bizi izan zen eta ezaguna izan zen, frankismo garaian ere plazaz plaza panderojole gisa aritu izanagatik.

Felisa Arribalzaga.
Felisa Arribalzaga. (WIKIMEDIA COMMONS)

Felisa Arribalzaga Muxikan jaio zen 1922ko otsailaren 2an. 14 urterekin ezagutu zuen Eduardo Egiarte trikitilaria eta elkarrekin hasi ziren trikitian. Gerora, zornotzara ezkondu eta han hil zen 93 urterekin 2015eko ekainaren 30ean, hots, gaur 10 urte direla. Garai horietan plazaz plaza musika jotzen aritzen zen emakume bakanetarikoa izaki, aitzindaritzat jo daiteke Arribalzaga. Halaber, bikoteak frankismoan ere jardun zuen, debekuak debeku. Panderojole soilik ez, irrintzilari ere izan zen Arribalzaga, eta 1979ko lehiaketa batean bigarren egin zuen.

Arribalzaga Muxikan sortu zen eta gero senarra izango zuen Eduardo Egiarte Etxanon; biak igotzen ziren ardiekin Bizkargira eta bertan ezagutu zuten elkar. Egiartek trikitixa jotzen zuen eta Arribalzagak panderoa jotzen ikasi zuenean elkarrekin hasi ziren erromerietan jotzen.

Senideek gogoratzen dutenez, oso fededuna zen, baina horrek ez zion galarazi garai berrietara egokitzea. Izan ere, senarrarekin plazaz plaza ibiltzen zen urteetan ez zegoen bereziki ondo ikusia emakume bat horrelakoetan ibiltzerik. Hala ere, frankismoak iraun zuen bitartean ere infernuko soinuarekin gora eta behera ibili ziren biak ala biak, debekuei aurre eginda. Izan zuen garrantziagatik, 1993. urteko urriaren 5ean omenaldia egin zioten Iurretan.

Zornotzan hil zen, 2015eko ekainaren 30ean, hain zuzen ere, gaur 10 urte direla.