
Egiptoko Rosetta herrian, soldadu frantziarrek Rosettako harria aurkitu zuten 1799ko uztailaren 15ean, geroago hieroglifo egiptoarren deszifratzea ahalbidetu zuena.
Rosetta Egiptoko iparraldeko hiri eta portua da. Nilo ibaiaren bokalean, harria deltaren ipar-mendebalean (Buhairah, Egipto Beherea) dago, zehazki. 1799. urtean aurkitu zuen Napoleonen gudarosteko ofizial frantses batek, Rosetta hiriaren ondoan gotorleku baterako lanean ari zirela, eta 1801ean ingelesen eskuetara igaro zen.
Harria basalto beltzezkoa da, eta Ptolomeo V.a Epifanes Egiptoko erregeak K.a. 196an eman zuen dekretu baten idazki elebiduna darama idatzita. Menfis-ko apaizek idatzi zuten, egiptoeraz eta grekoz; horretarako, hiru alfabeto desberdin –hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa– erabili zituzten egileek.
Idazki elebidunetatik abiatuta, hieroglifikoen esanahia argitzeko ikerketa guztiz garrantzitsuak egin zituzten ondoren Thomas Young (1814) eta Jean-François Champollion (1821-1822) egiptologoek. Tartean hieroglifikoen eta idazketa demotikoaren arteko harreman zuzena frogatu zuen.
Londresko British Museum-ean dago gaur egun. Kairok behin eta berriz errepikatu arren, Londresko zentroak ez du inoiz onartu espoliatutako erlikia itzultzea.